URTE BERRI ON 2026
Testu hau Kimetz abesbatzako Uxunek eta Txaramela taldeko Katisak sortu zuten “Eten gabeko haria” neguko kontzertuari hasiera emateko.Gure webgunean jaso nahi izan dugu, betiko gure bihotzetan geratzeko.Milesker, neskak! "Bigarrenez batu gara Txaramela eta Kimetz, haria eten ez dadin, neguko kontzertuaren bidez, ahotsak eta doinuak josiz orainaz gozatu eta geroa amestu eta marrazteko prest. Iaz estreinatu ginen Faduran, batzen gaituzten hariak eten ez direla ohartuta, eta sarea, komunitatea ehuntzen jarraitzeko asmoz. ZERGATIK ELKARREKIN? San Nikolas ikastolako hasierako
