Instrumentuak

INSTRUMENTUAK

DBHtik aurrera instrumentu bat aukeratzeko aukera izango dute ikasleek, baina aurretik
ere musika-hizkuntzako ikasketekin jarrai dezakete.
Ez da beharrezkoa lehen urtean instrumentu bat erostea: ikastolan bertan badaude
erabilgarri. Bigarren urtetik aurrera, eguneroko praktikak ikaskuntza-prozesua sendotzen
laguntzen duenez, gomendagarria da ikasleak bere instrumentua edukitzea.

jon piano - Txaramela

Jon, Beti bihotzean

Pianoa tresna harmonikoa eta osoa da, entzumena, mugimendua eta arreta batera
garatzen dituena.

EZAUGARRIAK
88 tekla, eskuen koordinazioa, melodia eta harmonia uztartzeko gaitasuna.

ESKOLAN
Banakako saioetan autonomia lantzen da, baina taldean ere beste instrumentuekin eta
abesbatzarekin jotzen dute.

MUSIKA-IRAKURKETA
Esku bakoitzak klabe desberdina erabiltzen du (sol eta fa), eta horrek adimena eta
kontzentrazioa garatzen ditu.

ERREPERTORIOA
Ikaslearen mailara egokitutako estilo eta obra ezberdinak lantzen dira.

guitarra

Gitarra harizko instrumentua da, eta bi eskuek lan oso ezberdina egiten dute: esku batek
hariak jotzen ditu eta besteak akordeak osatzen. Horregatik, gorputz-posizio egokia
ezinbestekoa da pieza eroso eta eraginkor interpretatzeko.

EZAUGARRIAK
Musikaren ikuspegi zabala eskaintzen du, estilo askotako errepertorioarekin.
Antzinako konpositore klasikoen lanetatik hasi eta egungo autore modernoak barne.
Banakako zein taldeko interpretazioa garatzeko aukera.

 

BI JOERA NAGUSI
1. Gitarra klasikoa: musika-hizkuntzaren menperatzea eskatzen du. Ikasleek bakarka,
duetan edo trioetan jotzen dute, eta beste instrumentu batzuekin ere elkarlanean aritzen
dira.
2. Kantuen akonpainamendua: akorde eta erritmo desberdinak ikasiz, ikasleek beren
gustuko abestiak laguntzeko gaitasuna lortzen dute. Honek ikasleak motibatzen ditu eta
musika esperientzia bizigarri bihurtzen du.

OHARRA
Ezkertia izateak ez du inolako oztoporik sortzen: gitarrari buelta eman eta hariak leku egokian jar daitezke. Paul McCartney, Phill Collins edo Mike Oldfield bezalako musikari ospetsuak ere ezkertiak dira.

Jatorri italiarra duen botoidun akordeoi diatonikoa, Euskal Herrian tradizio handikoa.
Euskal dantzei lotua historikoki, baina gaur egun estilo anitzetara irekitzen ari dena.
Txikia, erraza eramateko eta kaleko musikarako bikaina.

 

HELBURUAK

• Posizio egokia eta soinua ezagutzea.
• Oinarriak eskuratzea eta mailaz maila aurrera egitea.
• Estilo ezberdinetako kantuak lantzea.
• Jendaurrean jotzeko konfiantza eta esperientzia lortzea.
• Ikastolako eta kanpoko emanaldi ezberdinetan parte hartzea.

natali - acordeon

Instrumentu polifonikoa, malgutasun handikoa eta oso aberatsa.
 Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da.
 Beste instrumentu eta taldeekin elkarlanean jotzeko aukera.
 Urtero emanaldi eta jaialdietan parte hartzeko esperientzia.

 

HELBURUAK

• Taldean eta bakarka jotzeaz gozatzea.
• Lan-diziplina eta ikasketa-ohiturak sortzea.
• Estilo eta erritmo ezberdinetako errepertorioa lantzea (folk, klasikoa, swing, samba…).

• Hauspoaren erabilera eta soinu-aukerak menperatzea.
• Jendaurrean jotzeko segurtasuna eta autokontrola garatzea.

flauta

Haizezko instrumentu melodiko sofistikatua, ahotsaren funtzioari gehien hurbiltzen zaiona.
Hiru ataletan banatuta: burua, gorputza eta oina.
Soinua igortzeko diafragma eta birikak lantzen ditu, arnasketa osasuntsua garatuz.
LH5etik aurrera eskaintzen da ikastolan.

 

 

 

HELBURUAK

• Talde-musika eta armonia gozatu.
• Norberaren soinu propioa aurkitu.
• Entzumena eta afinizioa garatu.
• Melodiak entzun eta berreraiki, partiturarik gabe ere.
• Estilo ezberdinetan aritzea eta artikulazioa menperatzea.

Txaramela abesbatzak haurrei musika modu jostagarrian bizitzeko aukera eskaintzen die.
LH4 mailatik aurrera, ikasleek abesbatzan edo kantu tailerrean parte hartzen dute, taldean
kantatuz eta musika-hizkuntza aberastuz. Jarduera honek espazio berezia eskaintzen die
musika partekatzeko eta adierazpen-bide berriak lantzeko.

 

HELBURUAK

• Musikarekiko maitasuna eta motibazioa sustatzea.
• Musikan oinarritutako aisialdi-esperientzia aberatsa eskaintzea.
• Estilo musikal ezberdinak ezagutzea.
• Talde-lanean eta elkarlaneko ohituretan trebatzea.
• Umeen musika-trebetasunak garatzea.
• Ahotsa instrumentu gisa erabiltzea.
• Entzumen aktiboa eta arreta lantzea.
• Ahotsaren ezaugarriei egokitutako errepertorio zabala lantzea.