NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA 2016
NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA NOIZ: Azaroaren 26an larunbata , 19:00etan NON: Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Getxon PARTAIDEAK Duo Bottasso ( Italia) Anne Niepold ( Alemania) Asier Gozategi eta Julen Alonso ( Euskal Herria) Kristina eta Amaia (Euskal Herria ) Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik erosi nahi izatekotan , Kutxabanken eta Algortako Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira: 8€tan. Jaialdi ostean Algortako Azebarri Kultur Elakartean, Kataluinako Morena Tradipatxanga taldea izango dugu 22:etatik
EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA MAKETA LEHIAKETA
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea aurten berrikuntza batekin dator: MAKETA LEHIAKETA 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzenduta dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zure proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. 10 kantu hoberenekin CDa grabatuko dugu estudioan , eta kanturik hoberenari bideoklipa grabatzeko aukera emango diogu. Oinarriak jasotzeko edo edozein duda daukazula, jarri gurekin harremanetan trikitixa@trikitixa.eus helbidean Animatu! Zure zain gaude!
III. NAFARROAKO TRIKITIXA JAIALDIA
III. Nafarroako Trikitixa Jaialdia urtarrilaren 7an ospatuko da Altsasuko Iortian arratsaldeko 17.30etan. Sarrerak www.iortiakultua.com atarian erosteko aukera daukazue 12 euroren truke. Afarirako txartela nahi izatekotan 20 eurotan daude salgai. Jaialdian parte hartuko dutenen zerrenda hau da: Nabarte anai-arrebak Laja aita semeak eta Haritz Etxabe anaiak Lasa ahizpak Elustondo anai-arrebak eta Enaitz Etxaniz anaiak
OIARTZUNGO IV.FLAUTA JAIALDIA
Apirilean Oiartzungo IV. Flauta jaialdia ospatuko da. Informazio gehiago nahi baduzu ondorengo estekan klik egin ezazu: Oiartzungo IV.Flauta Jaialdia
NEGUKO BIDAIA 2017
NEGUKO BIDAIA 2017 KONTZERTUAK Lekua: Andrés Isasi Musika Eskola. Meseedetako kalea, 6 (Areeta) Kontzertuen ordua: 19:30 Sarrerak: - Orokorra : 5€ - 6 kontzerturako abonua: 25 € - Eskolako ikasleak: 3 € - Ikasleentzako abonua: 15 € Urtarrilak 21. Trío Argixe (Klasika) Urtarrilak 28. Fetén fetén (Folk) Fetén Fetén Jorge Arribas eta Diego Galaz-en proiektu musikala baino askoz gehiago da, arimaren hizkuntza harmonia bihurtua da. Bere lehenengo konpasak 2009. urtean entzun ziren, Burgoseko musikari hauek haien eraginei eta oroitzapenei soinu-banda
SANTA ZEZILIA EGUNA
Datorren asteartean, azaroak 22, santa Zezilia eguna izango da, musikarion zaindariaren eguna. Txaramela Musika Eskolan ekitaldi desberdinak egongo dira egun berezi hau ospatzeko. Akordeoiko entzunaldi txiki bat egongo da aurtengo Arrasateko jaialdira joango diren soinularien eskutik, musika jolasak , kantak, sorpresa musikalak
