NEGUKO BIDAIA 2017

KONTZERTUAK

NEGUKO BIDAIA 2017

NEGUKO BIDAIA 2017 KONTZERTUAK

  • Lekua: Andrés Isasi Musika Eskola. Meseedetako kalea, 6 (Areeta)
  • Kontzertuen ordua: 19:30
  • Sarrerak:
    – Orokorra : 5€
    – 6 kontzerturako abonua: 25 €
    – Eskolako ikasleak: 3 €
    – Ikasleentzako abonua: 15 €

Urtarrilak 21. Trío Argixe (Klasika)

Urtarrilak 28. Fetén fetén (Folk)

Fetén Fetén

Fetén Fetén Jorge Arribas eta Diego Galaz-en proiektu musikala baino askoz gehiago da, arimaren hizkuntza harmonia bihurtua da. Bere lehenengo konpasak 2009. urtean entzun ziren, Burgoseko musikari hauek haien eraginei eta oroitzapenei soinu-banda jarri beharra zutenean.
Fetén Fetén bikotearen musika gure sustraien eta ohituren oroimenetik igarotzen den ibilbidea da. Haren konposizioek, dantzarako erritmoan, Iberiar Penintsulan zehar eramaten gaituzte fox-trot-etik, bals, txotiak, segidilak edo habaneretaraino eta bere soinuek kulunka hegan eragiten digute Italiatik Japonera edo Argentinatik Portugalera.
Honako hauek osatzen dute Fetén Fetén: Diego Galaz: biolina, biolin-tropeta, phonobiolina, zerrotea, mandolina, kaioak eta… behiak. Jorge Arribas: eskusoinua, bibrandoneoia, flauta, kanpinerako aulkia, putrearen hegoa, kriskitinak eta… zintzarria.
Fetén Fetén-ek zuzenean, publikoarekin lortzen duen harreman ezin hobean, sentsazio ugari eskaintzen dizkigu bere hiru diskoen bitartez: Fetén Fetén (2011), Bailables (2014) eta Cantables (2016). Haien gogo bizia kontzertu guztietan transmititzen dute bai entzun aretoetan bai herrietako enparantzetan, umeak eta nagusiak hunkituz. Haien musikak egiten du berba, ez da besterik behar.

Otsailak 4. Borja Barrueta “Lilap” (Jazz)

Borja Barrueta

2014ko udazkenean bere lehenengo diska kaleratu zuen, LILAP izenekoa, jatorrizko abestiak ditu lan honek eta Bilboko Moskito Records diskaetxeak editatu zuen.
Disko honetan parte hartu zuen lan eta lagun talde ezin hobeak: produktorea izan zen Carlos Raya (M-Clan, Fito y Fitipaldis…); musikariak Moisés Sanchez (pianoa), David Soler (steel pedala eta gitarrak) eta Toño Miguel (kontrabaxua).
Abestiak konposatzeko hasiera batetik erabili zituen Steel Lap eta Weissenborn tresnak; musika tresna hauek oso bitxiak dira, gitarra mota bi dira eta biak jotzen dira magalean. Musika tresna hauen soinua limurtzailea, gozoa eta hipnotikoa da, eta oso ondo zetorkion garai hartan Borja Barrueta egiten ari zen aldaketarako: Madrilen akziorako eta zabalkunderako, hausnarketa, bilaketa eta etenaldi moduko garai luze bat igaro ondoren, Bilbaorako, bere jaioterrirako, itzulera, hain zuzen ere.

  • Moises Sánchez – piano
  • David Soler – gitarrak eta pedal steel
  • Martin Leiton – baxu
  • Borja Barrueta – lap steel y percusión

Otsailak 11. Antonio Oyarzabal (Klasika)

Antonio Oyarzabal

Antonio Oyarzabal Bilbon jaio zen 1989. urtean. Honako irakasle hauekin ikasi zuen: sor Cecilia Keller, Guadalupe López-Castelo, Marta Zabaleta, Miguel Borges Coelho,Ricardo Descalzo irakaslearekin, Loreto F. Imaz eta Caroline Palmer irakaslearekin.
Orkestrako piano-jotzaile ere aritu da, besteak beste, ondoko orkestra hauetan: Vienako Gustav Mahler Jugendorchester, Europar Batasuneko Orkestra Gaztea, Madrileko JORCAM, University of London Symphony Orchestra, Euskal Herriko EGO, Ingalaterrako YMSO. Zenbait zuzendariren eskutik ere jo izan du: Vasily Petrenko, David Afkham, Vladimir Ashkenazy, etab.
Bakarlari lanetan ere aritu da zenbait kontzertu ematen bai Espainian bai atzerrian eta azpimarratu beharko genituzke: Santanderreko Botín Fundazioa, St John Baptist Church eta St George Bloomsbury, Vienako Musikverein, Madrileko Entzunareto Nazionala. Municheko Opera, Lisboako Fundaçao Gulbekian, Grafenegg-eko Jaialdia, Londreseko Barbican Hall-eko Jaialdia, Royal Albert Hall-eko PROMS 2014…
Guildhall School Trust-ek emandako beka jaso zuen eta honako sari hauek ere jaso ditu: 2015 Campillos-eko Nazioarteko Piano Lehiaketan Publikoaren Sari Berezia eta Finalistaren Saria, Eastbourne Young Musician Competition 2013an laugarren saria eta bigarren saria 2009ko Íle
de France Nazioarteko Lehiaketan.

Egitaraua

  • Neguko argiak – Luces de invierno
  • Franz Schubert, Piotr Ilich Tchaikovsky, Michio Mamiya, Leos Janacek y Claude Debussy

Otsailak 18. Gintonic (Rock)

GinTonic

GINTONIC banda lau profesionalek osatzen dute, hainbat estilotan ibilbide luzea eta eskarmentu handia dutenek. Haien interpretaziorako eremua rock progresiboaren eta jazzaren artean dago eta haien errepertorioa eurek sorturiko lanek osatzen dute.
GINTONICen konposizioak eraikita daude inprobisazio eta idatzizko moldaketaren arteko oreka zaindu bat bilatu nahian. Haien musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: atxikimendua doinuari, moldaketa konplexuak eta ganbera-musikaren ohituran erroturikoak eta aniztasunbilaketa tinbre eta soinu-efektuetan sintetizadoreen, pedalen, filtroen… bitartez. Emaitza musika freskoa eta sendoa da, publiko mota askorekin berehala konektatzen duena. GINTONIC banda badabil etengabe kontzertu-jardueran eta hainbat eta kontzertuak eman ditu lokal txikietan, baita antzoki eta jaialdietan ere, besteak beste hemen: 365 Jazz Bilbao, Jet Lag Bio, Castroko Kulturarteko Jaialdia, Neguko Bidaia, Donostiako Jazz Jaialdia 2013, Bilbaoko Campos Antzokia, etab.
Bandak Gintonic eta Gintonic 2 diskoak grabatu ditu AusArt Records-ekin.
Banda osatzen duten guztiak musika irakasleak dira zenbait musika eskolatan.

  • Mario Clavell Larrinaga – txirula eta EWI
  • Aurkene Núñez – teklatuak eta ahotsa
  • Ricardo Cantera – bateria
  • Marcelo Hormaechea – baxu elektrikoa

Otsailak 25. Blas Fernández “Urbanetniko” (Jazz)

Blas Fernández

Blas Fernández nazio mailan aintzat hartzen den bateria-jotzailea dugu, horren froga dira artista askorekin egin dituen birak eta grabazioak; aritu da, besteak beste, honako artista ezagun hauekin: Kepa Junkera, Mauri Sanchis, Soledad Giménez, Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil,
Mikel Urdangarin, El Consorcio, etab.
Nazioarteko artistekin ere grabatzeko aukera paregabeak izan ditu, hona hemen adibide batzuk: Randy Brecker, Bill Evans, Dean Brown, Chuck Loeb, Steve Weingart eta Joey DeFrançesco.
Urteetako esperientzia lortu ostean, eta beste musikari garrantzitsu batzuen proiektuetan parte hartu eta partekatu ostean, oraingo honetan, zuzenean eta lider moduan, bere lehenengo lan diskografikoa aurkeztuko du: Urbanetniko izenekoa.
Urbanetniko zenbait estilo musikalen nahasketaren emaitza da. Bere ibilbidea benetan eklektikoa da eta oso genero mota desberdinak batzen ditu: jazzetik hasita, funk, blues, latin, pop… folkeraino heltzeko. Musika estilo ugari hauek oso izaera irekia eta globala erakusten dute, norabide guztietara hedatzen den izaera eta beti irekita, prest dagoena eragin berriak hartzeko.

  • Goiuri Barandika – ahotsa
  • Claudia Morales – ahotsa
  • Jose Luis Canal – piano, teklatuak eta programazioak
  • Angel Unzu – gitarrak
  • Raúl Huelves “Razl” – gitarra
  • Rober Caballero – baxu elektrikua eta kontrabaxu
  • Blas Fernández – bateria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.