TALLER CREATIVO “LA CRIS” TIO PETEN
Atzo Txaramela Musika eskolako guraso eta irakasle batzuk Tio Peten (Urdulizen) egon ginen. Bertan umeak Loop Stationarekin jolasean ( familiartean "Guadalupe" deituriko tresnarekin)eta musika egiten ibili ziren "La Cris" abeslariaren esanetara. Itzelezko arratsaldea pasatu genuen. Kontzertu amaieran umeak grabaketa estudioan egon ziren "pecera" barruan sartu ziren diskoak grabatzen diren soinu mahaia ikustera. Eskerrik asko umeekin etorri zineten guraso guztiei , kotxearen antolakuntza erraztearren!! Hona hemen argazki batzuk: e
INSTRUMENTU BAT JO AURRETIK BEROTZEAK DUEN GARRANTZIA
INSTRUMENTU BAT JO AURRETIK BEROTZEAK DUEN GARRANTZIA Joan den ikasturtearen bukaeran, maiatzean, gauza bitxia gertatu zitzaidan eskola orduertan trikitixa jotzen nengoela. Oraindik ez dut ulertzen zer eta nola gertatu zen, baina eskuin eskuko atzamar txikian min hartu nuen. Arratsaldeak aurrera egin ahala hoberantz egingo zuela uste nuen baina ez zen horrela izan
