SANTA ZEZILIA EGUNA

TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

SANTA ZEZILIA EGUNA

 

Datorren asteartean, azaroak 22, santa Zezilia eguna izango da, musikarion zaindariaren eguna. Txaramela Musika Eskolan ekitaldi desberdinak egongo dira egun berezi hau ospatzeko.

Akordeoiko entzunaldi txiki bat egongo da aurtengo Arrasateko jaialdira joango diren soinularien eskutik, musika jolasak , kantak, sorpresa musikalak… izango ditugu!!

Banda-gelan elkartuko gara 12:30etatik aurrera, beraz, badakizu nora hurbildu gure eguna ospatzeko!!

Zure zain egongo gara musikari!!

Captura de pantalla 2016-11-17 a la(s) 08.50.48

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.