
INSTRUMENTU BAT JO AURRETIK BEROTZEAK DUEN GARRANTZIA
Berak ariketa sorta polita erakutsi zidan eta lantzean behin egin egiten ditut (beti egin beharko nituzke, jo aurretik eta ostean, baina betetzen ez dudala onartzen dut); eztakit ganorabakeria edo ohitura falta den, ez ditudalako instrumentuak jotzearen egunerokotasunean barneratuta, baina kontua da ahaztu egiten dudala.Fisioterapeutak esandakoarekin, gai honen inguruko informazioa biltzen saiatu nintzen eta hala da, jo aurretik gorputza prestatu eta berotu beharra dago, honek gerora lesioak ekidituko dituelako. Bestelako ogibideetan, era honetako lesioak “lesio profesional” moduan ezagutzen dira, zaindu ezean lanak eragindako gaixotasunetara eboluzionatu dezaketenak.
Honako lesioak ekiditeko era ezberdinetako ariketak daude: luzaketak, tonifikazioa eta flexibilitatea lantzekoak… atzamar, esku, lepo, beso zein zaindu beharreko edozein gorputz atalentzat.
Lepo eta sorbaldetako lesioak ekiditeko ondorengo beroketak egingo ditugu:
1- Burua aurrera eta atzera mugitu (baietz esango bagenu bezala).
2- Burua alde batera eta bestera mugitu (ezetz esateko bezala).
3- Belarriak sorbaldetara hurbiltzen saiatu, alde batera eta bestera, baina sorbaldak altxatu gabe.
4- Burua biratu, norabide batean zein bestean.
Eskumuturrei eta atzamarrei dagokienez ondorengoak azalduko dizkizuet:
1- Artikulazioak mugiarazi; eskua zabalik dugula gitxinaka ixten joan ukabila itxi arte.
2- Gomazko pilota bat estutu eta berriro errelaxatu, zenbaitetan errepikatuz.
Aipatutako ariketak egiterako orduan kontu handiz ibili beharko dugu, eta behar bezala egin. Ez ditugu ariketak edozelan egingo, ezta ariniketan ere, gure gorputzari onura barik, kaltea eragin diezaiokegulako.
Beraz , burutzen ditugun mugimenduek leunak, geldoak eta aldakorrak izan beharko dute.
Honela lesioak ekidin egingo ditugu, bai eta gehiegizko erabilerak dakartzan nekeak eta desgasteak osatu ,errendimendu maximoa lortuaz.
Instrumentu bakoitzak bere ariketa zein posizio espezifikoak dituela kontuan hartu behar dogu, gure ariketen emaitzak ahalik eta hobeak izan daitezen.
Hilabeteak lesionaturik eman ostean eta norbera zaintzea zein erreza den ikusita ( ez baitu esfortzu larregirik eskatzen, ohitura eta zintzotasuna baino ez) ,aurrerantzean, beharrezko beroketa eta luzaketak egingo ditut, aurreko ikasturtean gertatutakoa errepika ez dadin.