GAZTEEN TRIKITIXA TOPAKETA 2018
NORI ZUZENDUA: 16 – 20 urte bitarteko (biak barne) trikitilari edo panderojoleei NOIZ: Ekainaren 28tik 30era NON: Asteasuko Otabardi aterpetxean Ikastaroa Harkaitz Allurrekin eta elkarrizketa Los Zopilotes Txirriaos taldekoEneko Dorronsorori eta Konejori. Prezioa: 120 € (hiru eguneko otorduak, loa, ikastaroak, asegurua eta begiraleak barne) Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera: Izen emate orria Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna ekainak 4. Animatu eta zatoz!
TRIKITIXA UDALEKUA 2018
NORI ZUZENDUA: 11 – 15 urtebitarteko (biak barne) trikitilari edo panderojoleei NOIZ: Ekainaren 25etik 28ra NON: Asteasuko Otabardi aterpetxean GOZATEGI taldeko Asierri eta Iñigori elkarrizketa egingo diegu eta ikastaro ezberdinak ere izango dira egun horietan: Ainara Saizar panderoarekin eta Ruben Isasitrikitixarekin. Prezioa: 160 € (lau eguneko otorduak, loa, ikastaroak, asegurua eta begiraleak barne) Izena emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera: Izen emate orria Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna ekainak 4. Animatu eta zatoz!
MUSIKAREN ONURAK
Zertan datza musikaren garrantziak gure bizitzan? Sarritan geure buruari egiten diogun galdera da, baina gehienetan ez dakigu zeintzuk diren musikak geugan dituen onurak, bereziki bizitzaren urte txikietan. Jaio aurretik ere, musikak efektu positibo ugari ditu, garapen kognitiboan, mugimenduan , harremantzean, esparru emozionalean zein hizkuntzaren garapenean. Hona hemen horietako batzuk: 1- MEMORIAREN GARAPENA Edozein kantutan melodian eta letran erreparatzen diotenez, entzundakoa gogoratzen eta erreproduzitzen ikasten dute umeek, abesteaz gozatzearekin batera. 2- HIZKUNTZA LANTZEA ETA ADIERAZPEN- GAITASUNA HOBETZEA Kantu berrien letrek, errimadun
OÑATIKO TRIKITI JAIALDIXA
Azaroan, Oñatin hitzordu paregabea izango duzue.IX. OÑATIKO TRIKITI JAIALDIXA! Sarrerak salgai daude, bai jaialdi eta baita ondorengo afarikoak ere. ANIMATU!!! Santa Ana antzokian , azaroaren 4an arratsaldeko 17.30etan izango da. Sarrerak eskuragarri Arrano tabernan 12 eurotan Enkarguz : lizargarateelkartea@gmail.com Ostean afaria gaztelekuan. Sarrerak 16€ Aurtengo partaideak hauek dira: ARATZ, MATTIN, ANDONI ETAGARAZI (FAN&GO) MAITANE AIERZA, AIORA URDANGARIN MIREN ETA ROBERTO ETXEBARRIA JON OSTOLOZAGA ETA RAKEL PUJANA EIDER ETA LIERNI TOLOSA AITOR UZKUDUN ETA NAIARA URRESTI ANDER BELDARRAIN ETA IZAR MAKUSO
NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA
Hilabete baino ez da falta aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdirako. Beti bezala, leku desberdinetatik datozen artistak ikusteko aukera izango dugu. Hona hemen 2017ko kartela: IMUNTZO ETA BELOKI TALDEA MATTHEW WARD PABLO VERGARA JOSUNE ARAKISTAIN SALAS AITOR HUIZI UXUE AMONARRIZ ZUBIONDO DAVID ROMTVEDT CAITLIN BELEM ROMTVEDT Azaroak 25, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan arratsaldeko 19.00etan itxaroten zaituztegu. Sarrerak 8.00 € tan salgai dituzue Algortako Kultur Etxean edo ondorengo estekan https://tickets. kutxabank. es/EU/
