IPUIN MUSIKATUA GAZTANTXOREN IBILALDIA
E. Gordonen teoriaren ildotik jarraituz, musika aberasgarri bat eskainiz, ipuina erritmo eta doinu ugariz beteta dago. Ipuin honetan udazkenaren edertasuna isladatzen da, lagunak egitearen garrantzia, ametsak betetzearen ilusioa. Liburuan agertzen den QR kodea eskaneatuz, familia artean eta etxeko epeltasunean ikusi, entzun eta
MUSIKA TAILERRA FADURAN
Txaramela Musika Eskola bidelagun izanik Sendi elkarteak antolatutako neguko ekintza polit honetara apuntatu zaitez! E. Gordon musika ikaskuntzaren teorian oinarritutako musika saioa. Edwin Gordon pedagogoak musika eta ama hizkuntza era berdinean eskeini behar zela esaten zuen pentsamendu musikala garatu ahal izateko. Zuzeneko musika entzuteko aukera eukiko dugu, kantu eta erritmika desberdinekin jolastuz. Familian eta dohanik egiteko ekintza izango da. NORENTZAT: 18 hilabete-4 urtekoentzat, lagunduta. NOIZ ETA NON: Otsailak 11, larunbata, 10:30, Fadurako Txikigunean.
Apuntatu zaitez hurrengo estekan klik eginez.