MUSIKA FAMILIAN FADURAN

SENDI ELKARTEAK ANTOLATUTAKO TAILERRA

MUSIKA TAILERRA FADURAN

 

Txaramela Musika Eskola bidelagun izanik   Sendi elkarteak antolatutako neguko ekintza polit honetara apuntatu zaitez!

E. Gordon musika ikaskuntzaren teorian oinarritutako musika saioa. Edwin Gordon pedagogoak musika eta ama hizkuntza era berdinean eskeini behar zela esaten zuen pentsamendu musikala garatu ahal izateko.

Zuzeneko musika entzuteko aukera eukiko dugu,  kantu eta erritmika desberdinekin jolastuz.

Familian eta dohanik egiteko ekintza  izango da.

NORENTZAT: 18 hilabete-4 urtekoentzat,  lagunduta.

NOIZ ETA NON: Otsailak 11, larunbata, 10:30, Fadurako Txikigunean.

Apuntatu zaitez hurrengo estekan klik eginez.

SENDIren neguko jardueraz gozatzeko prest?

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.