TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

2015-2016 IKASTURTEKO AZKEN EKITALDIA

UDAKO EKITALDIA: TRIKIAK, FLAUTAK ETA AKORDEOIAK

Urtero bezala Txaramela Musika Eskolak ekitaldi asko eskaintzen ditu, batzuk irekiak dira eta beste batzuk ikasleen artekoak.

Udan kurtso amaiera agurtzeko ekitaldi ireki ugari eskaini ditugu. Alde batetik eskolaurrekoenak “Musika Tailerra”-renak izan ziren pasaden astean ikastolako lonjan. Gero irakasle bakoitzak bere ikasleekin ere ekitaldiak eskeini ditugu : Emma, Katisa, Amaia, Eva, Maribel eta ni Aintzaneren ikasleek parte hartu zuten ekitaldiak.

Atzo ospatutako azken ekitaldi honetan alboko flautako ikasleek, trikikoek eta akordeoiko ikasleek parte hartu zuten eta  ekitaldi horretan gertatutakoaren laburpen bideoa hemen daukazue.

Besterik gabe, opor lasaiak, zoriontsuak eta musikaz beterikoak pasa itzazue. Bueltan elkartuko gara!!

Musikatu bizitza, bizitza du musikak!!

Txaramela Musika Eskolako Irakaslegoa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.