21 Eka · Aintzane · No Comments
Urtero bezala Txaramela Musika Eskolak ekitaldi asko eskaintzen ditu, batzuk irekiak dira eta beste batzuk ikasleen artekoak. Udan kurtso amaiera agurtzeko ekitaldi ireki ugari eskaini ditugu. Alde batetik eskolaurrekoenak "Musika Tailerra"-renak izan ziren pasaden astean ikastolako lonjan. Gero irakasle bakoitzak bere ikasleekin ere ekitaldiak eskeini ditugu : Emma, Katisa, Amaia, Eva, Maribel eta ni Aintzaneren ...
Gehiago21 Eka · Aintzane · No Comments
Kursto honeri amaiera emateko bideo hau prestatu gura izan dut. Bertan ikasturteko laburpentxo moduan agertzen dira ekitaldiko argazki batzuk, gelako egunerokotasuneko beste batzuk.... Kurtso honetan nobedade asko izan ditugu baina batez ere gure web orrialdea sortu izana izan da nobedaderik handiena : txaramela.eus Asko pozten naz blogaren bidez zuekin komunikazio bide berri bat zabaltzea Askotan ...
Gehiago21 Eka · Aintzane · No Comments
Hurrengo bideoa, Nahia, Ainhoa eta Junek grabatu zuten udako ekitaldi honetan ( 2015-2016 ikasturtea). Eurek askotan komentatzen didate gelan euren gustoko musikak eta horregatik Charlie Puth deitutako musikaria ezagutu nuen. Irakasleok asko ikasten dugu gure ikasleengatik, horregatik gustatzen zait irakaskuntza, momentu oro hartu-emana dagoelako . Beraz eurek gelditzen ziren ensaioak egiteko, bazkalostetan.... nik partiturak eman ...
Gehiago16 Eka · Aintzane · No Comments
TXARAMELA Tito Puentek sortutako manboa daukagu oraingoan. Santanak arrakasta handia lortu zuen kanta honekin eta Musikatu taldekoek gure eskolako tresnekin moldatu dute.
Gehiago16 Eka · Aintzane · No Comments
The Beatles taldeko "Yesterday" kanta ospetsuenetarikoa da eta gehien bertsionatu den kanta. LH5. mailako ikasleek euren bertsio eskeini ziguten kurtso bukaerako emanaldian. Hona hemen:
Gehiago16 Eka · Aintzane · No Comments
Emma eta Katisa dira 5 urteko umeen irakasleak. Hurrengo bideoan 5 urteko Txaramela Musika Eskolako musikariek euren ekitaldia aurkeztuko digute. Gure partez zorionak hain jator eta gogotsu ibiltzearren eta uda ondo baino hobeto pasa!!! Datorren urtean indartsu hasiko gara!! Zorionak gure musika irakasleei, zuen lana gure gozamena bihurtzeagatik.
Gehiago15 Eka · Aintzane · No Comments
Pasaden egunean Emma irakaslearen musikari txikiek parte hartu zuten euren ekitaldian. Kurtso ondo agurtu zuten eta denok izan ginen horren ikusle. Bikain ibili dira lanean aurten eta abeslari, dantzari, eta musika jole itzelak dira!! Ikus dezagun euren ekitaldiaren laburpentxo bat.
Gehiago15 Eka · Aintzane · No Comments
Hurrengo honetan LH4-ko ikasleek Lassus Trombone kanta ospetsuari perkusioa eta koreografia txiki bat jarri diote. Lassus Trombone kanta Henry Fillmore musikariaren konposaketa ospetsua da. Kanta honetan tronboiaren soinua ondo desberdintzen da eta horregatik aproposa da benetan haizezko tresna polit hori ezagutzeko. Aurrera ba gure artistak!!
Gehiago10 Eka · Aintzane · No Comments
"Boomwhackalacka extreme" boomwhackerseckin jotzeko partitura da. Boomwhackersack koloreetako tutuak dira eta tutuak zerbaiten kontra jota afinazio konkretu bat ematen dute tamainaren arabera (tutu luzea soinu grabea, tutu laburra soinua zorrotzagoa). Oso kanta erritmikoa da eta LH5 LH6 eta D.B.H- ikasleek buru belarri ibili dira hilabeteetan hau prestatzen. Talde lana itzela egin dugu, eta oso talde ...
Gehiago10 Eka · Aintzane · No Comments
Neal Hefti musikoaren eskutik1966.urtean sortutako kanta da. Hiru akorde erabili dugu blues hau jotzeko eta kantan entzun ahal duzuen moduan "Batman!" ohiua askotan jotzen dugu eta ohiu horren ostean boomwhckersack vibratoarekin bukatzen dute ( musikariek euren besoak erabiltzen dituzte efektu hau sortzeko). Oraingo honetan Txaramelako musikariek super heroiak bihurtu dira eta abentura bila doaz euren tutu musikalak ...
Gehiago
Recent Comments