TXONBO! 20024

TXARAMELA MUXIKEBARRIN

TXONBO! 2024

Martxoak 2 aurtengo ibilaldiko kantu eta bideokliparen aurkezpenean parte hartu genuen Txonbo! 2024.

Guztiz esperientzi polita izan zen haur familia eta irakasleontzat. Itzelezko musika komunitate indartsua eta musika tribu polit bat osatzen dugu. Eskerrik asko familia guztiei gure eskuetan zuen artisten musika hezkuntzaren zatitxo bat uzteagatik.

“Muxikebarri Antzokia emozioen eta ospakizunen epizentro bihurtu zen atzo, Ibilaldia 2024ko abestiaren eta bideokliparen aurkezpenarekin. San Nikolas ikastolak antolatuta, topaketa hunkigarria izan zen, Ikastola komunitatea eta haratago bildu zuena.
Agertokian egin ziren ikuskizunak oso maila handikoak izan ziren. Ikastolako musika eskolak, Txaramelak, denak harrituta utzi gintuen hiru interpretazio ikusgarrirekin. Txaramelako irakasleek berriz ere beren talentua eta dedikazioa erakutsi zuten, komunitate osoaren musika esperientzia urtez urtez aberastuz.”

IBILALDIA.EUS webgunetik bildutako hitzak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IBILADIA2024_TXONBO_TXARAMELA.EUS

 

 

 

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.