MUSICA EN FAMILIA

GURE PROIEKTUA

Txaramela Musika Eskolak eskainitako musika tailerrak. Zentro eta errealitate ezberdinetan musika hezkuntza arloan urte askotako esperientzia izanik eta gure eguneroko lanarekin jarraituz, proiektu dinamiko eta aberasgarri honetan murgildu ginen, musika tailerrak antolatuz haurtzarotik musika familiengana gerturatzeko asmoz.

NON EGIN DAITEZKE GURE MUSIKA TAILERRAK??

Eskaintzen ditugun musika saioak, ikastetxeetan, haurreskoletan edo umeentzako jarduera zentroetan burutu daitezke. Eskola orduetan edo eskolaz kanpoko orduetan egin ahal dira ikastetxeko curriculuma aberasteko edo eta indartzeko eta ere berean musika familiei hurbiltzeko.
Haurreskoletan , haur eta familientzako tailerrak, tailer puntualak zein jarraipena duten saioak izan daitezke, hau da, asterokoak edo hamabosterokoak kasu.
Ekitaldi pribatuetan ere burutu ahal dira saio hauek, familia bileretan, urtebetetzeetan, etab.
Zuen beharrak asetzeko gogoz eta proposamenak entzuteko prest gaude.

MUSIKAREKIN JOLASEAN

E.Gordonen MLT teorian oinarritutako saioak

0-24 hilabeteko haurrentzat

E.Gordonen musikari eta pedagogoaren musika ikaskuntzaren teorian oinarritutako musika saioak dira non helburu nagusienetariko bat pentsamendu musikala garatzea den.
Musika modu naturalean eta aktiboan eskaintzen da ahotsaren bidez, honako hau baitugu gizakion musika tresna nagusia.
Saio bakoitzean errezitatuak, metrika eta era musikal askotako abestiak proposatuko dira. Hitzak indarra galtzen du eta hitzik gabeko lanak ere garrantzia edukiko du, isiltasun momentuak sortuz.
Familien parte hartze aktiboa funtsezkoa izango da, haurrentzako eredu baitira. Arreta jarri beharko dute, isiltasuna mantendu, haurrei irribarre egin, etab. beti ere kontaktu bisuala mantenduz. Txikien erantzunak onartzea eta askatasunez erantzutera bultzatzea izango ditugu helburu.

  • 45 minutuko saioa
  • Bi musikarik gidatutakoa Euskaraz burutuko da saioa
  • Beharrezkoa izanez gero, eta espazioaren arabera, ahotsak anplifikatzeko soinu ekipoa eta diademadun mikrofonoak erabiliko ditugu.
  • Material guztia guk geuk eramango dugu.
  • Beharrak: Espazio zabala eta diafanoa. Argi indarra soinu ekiporako.
  • *Leku eta egun berean tailer bat baino gehiago eskainiz gero prezioa kasuan kasuko baldintzen arabera egokitua izango da. Gurekin harremanetan jarri aurrekontua zehazteko.

MUSIKAREKIN JOLASEAN

2-6 urte bitarteko umeentzat

MUSIKA SAIO TEMATIKOAK

0-24 hilabete bitarteko adin tarteari eskainitako E.Gordonen musika ikaskuntzaren teoria kutsua mantentzen da, baina oraingoan, tematika zehatz bat gehitzen da hari jarraitzaile gisa. Saio hauetan, umeei proposamen ezberdinak egingo zaizkie era aktiboan parte har dezaten (ahotsa eta gorputzaren bitartez, musika tresna zein material ezberdinekin, etab.).
Jorratutako gaiak anitzak dira, hala nola, urteko sasoiak, ogibideak, umeentzako data esanguratsuak (ihauteriak edo oporrak, kasu), etab.

IPUIN MUSIKATUAK

Saio hauetan, istorio edo ipuin bat kontatuko zaie umeei, zuzeneko musikaz lagunduta. Aurrekoetan bezala, hauetan ere haurrek era aktiboan parte hartuko dute dinamika anitzen bitartez, istorien barneko pertsonai bihurtuz. Musika eta heziketa era bateratuan uztartzeko asmoz, gure ipuinek gai ezberdinen inguruan zer ikasia eskainiko dute.

GURE IPUINAK

“Txinpilinen altxorrak”: Gure inguruko altxorrak ezagutu eta bizi. “Gabonetako Arbola”: Kontsumoak menderatutako garai hauetan, gure Gabonetako oparia elkar zaintzea eta jaiak elkarrekin gozatzea izan dadila.
“Natura Maite Dugu!”: Naturarekiko errespetua eta jasangarritasuna.
“Emozioen hodeia”: Norberaren eta besteen emozioak onartu eta errespetatzearen garrantzia.
“Gaztantxoren bidaia”: Udazkena eta elkarkidetzaren garrantzia.

OHARRA: Tematika zehatz baten inguruan interesik izanez gero, ideiak jaso eta tailer eta ipuin berriak sortzeko prest gaude.
Animatu zuon nahi eta proposamenak partekatzera!

  • 50-60 minutuko saioa Hiru musikarik gidatutakoa
  • Euskaraz burutuko da saioa
  • Beharrezkoa izanez gero, eta espazioaren arabera, ahotsak anplifikatzeko soinu ekipoa eta diademadun mikrofonoak erabiliko ditugu.
  • Material guztia guk geuk eramango dugu.
  • Beharrak: Espazio zabala eta diafanoa. Argi indarra soinu ekiporako.
  • *Leku eta egun berean tailer bat baino gehiago eskainiz gero prezioa kasuan kasuko baldintzen arabera egokitua izango da. Gurekin harremanetan jarri aurrekontua zehazteko.

MUSIKA TAILERRA

6-10 urte bitarteko umeentzat

Musika egin, bizi eta disfrutatu , abestiak eta ahotsa landuz, mugimendua, dantza, koreografia txikiak Dalcroze teknikan oinarrituak.
Orff tresnak (triangelu, kutxa txinak, guiroak….) instrumentu ez ohizkoak eta hainbat musika errekurtso erabiliko ditugu.
Musika parametroak landuko dira saio bakoitzean adimena eta sormena landuz eta hain garrantzitsua den familia edo lagun arteko lotura indartu musikarekin gozatzen dugun bitartean.
Ordu beteko ahaztezineko esperientzia.

  • 50-60 minutuko saioa Bi musikarik gidatutakoa
  • Euskaraz burutuko da saioa
  • Beharrezkoa izanez gero, eta espazioaren arabera, ahotsak anplifikatzeko soinu ekipoa eta diademadun mikrofonoak erabiliko ditugu.
  • Material guztia guk geuk eramango dugu.
  • Beharrak: Espazio zabala eta diafanoa. Argi indarra soinu ekiporako.
  • *Leku eta egun berean tailer bat baino gehiago eskainiz gero prezioa kasuan kasuko baldintzen arabera egokitua izango da. Gurekin harremanetan jarri aurrekontua zehazteko.

UKELELE TAILERRA

6-10 urte bitarteko umeentzat

Abestu, entzun, dantzatu, jolastu, sortu…hau da gure tailerrean egingo duguna. Gorputza eta adimena piztuko dira, konexio neuronalak, koordinazioa, memoria, entzumena, adierazpena, sentimenduak eta emozioak bideratzen lagunduz.

  • Partaide bakoitzari ukelele bat emango diogu tailerrean erabili ahal izateko. 30 ukelele ditugu eskuragarri.
  • 60 minutuko saioa
  • Bi musikarik gidatutakoa Euskaraz burutuko da saioa
  • Ahotsak anplifikatzeko diademadun mikroak eta soinu ekipo propioa ditugu
  • Beharrak: Espazio zabala eta diafanoa. Argi indarra soinu ekiporako.
  • *Leku eta egun berean tailer bat baino gehiago eskainiz gero prezioa kasuan kasuko baldintzen arabera egokitua izango da. Gurekin harremanetan jarri aurrekontua zehazteko.

PERKUSIO TAILERRA

8-12 urte bitarteko umeentzat

Erritmoa musikaren oinarri eta euskarri da, bizitza berarena den moduan. Ideia honetan oinarrituta garrantzi handia ematen diogu erritmoaren lanketari.
Eskaintzen ditugun perkusio tailerretan erritmoa lantzea eta sentitzea dugu helburu, beti ere umeentzako era ludiko eta erakargarrian.
Horretarako, dinamika ezberdinak proposatuko dira (jatorri ezberdineko erritmoak, gorputz-perkusioa, esku-jolasak….) hauek burutzeko perkusiozko tresnak, gorputza eta ahotsa erabiliko ditugularik.
Erritmoa era honetan lantzeak, umeei koordinazioa eta eurenganako konfidantza indartzen lagunduko die, bakoitzaren papera ezinbestekoa izango baita taldean lan egiteko.

  • 50-60 minutuko saioa Euskaraz burutuko da saioa
  • Beharrezkoa izanez gero, eta espazioaren arabera, ahotsak anplifikatzeko soinu ekipoa eta diademadun mikrofonoak erabiliko ditugu.
  • Material guztia guk geuk eramango dugu.
  • Beharrak: Espazio zabala eta diafanoa. Argi indarra soinu ekiporako.
  • *Leku eta egun berean tailer bat baino gehiago eskainiz gero prezioa kasuan kasuko baldintzen arabera egokitua izango da. Gurekin harremanetan jarri aurrekontua zehazteko.

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.