MUSIKA TAILERRAK

MUSIKA FAMILIAN

(0-36 Hilabeteko haurrentzat)

Musika saio hauek Edwin Gordon-en musika ikasteko teorian (MLT: Music Learning Theory) oinarrituta daude.
Jaiotzerakoan gure ikasteko gaitasuna inoiz baino handiago delako jaioberriei zuzenduta daude, 0-36 hilabete bitarteko haurrentzat.

Edwin Gordon, musikari, pedagogo eta ikertzaile amerikarrak, ama hizkuntza nola eskeintzen zaion umeari hitz egiten ikasi ahal izateko, eta musika ikastearen berdinatsunak, argi ikusi zituen. Horregatik, musikaren esperientzia belarriaren bidez asimilatzea oinarritzen da ama hizkuntza moduan.

Saioak 45 minutukoak izango dira, guraso baten laguntzaz.
Gurasoen partehartzea oso garrantzitsua eta onuragarria izango da eurek baitira haurraren erreferenteak.

Familian, musika-aberarastasun handiko tartea biziko da , ahotsa, mugimendua eta haurra bera protagonista delarik.
Melodia ugari eta metrika desberdinetako errezitatuak eskeiniko dira, kantu bakoitzean dinamika proposamen desberdinak landuz.
Helburu nagusia, musika gaitasunaren garapena da, hau da, “audiationa” garatzea. Saio bakoitzean familiaren audiationa garatuz joango da.

KONTZERTU INTERAKTIBOA “TXINPILINEN ALTXORRAK”

(0-4/5 URTEKO HAURRENTZAT)

Haurrek musika zuzenean entzuteko aukera izango dute. Emma, Eva eta Aintzanek gidatutako kontzertua izango da: pianoa, akordeoia eta alboko flautaren laguntzaz.

Txinpilin tximeletarekin Euskal Herriko altxorrak ezagutuko ditugu: haieza, itsasoa, harea…

Ez dira soilik ikusleak eta entzuleak izango baizik eta eurek ere kontzertuan parte hartuko dute era aktibo batean kanta eta dantzak eginez.

Bizipen polita eskola barruan bizi ahal izateko.

Diademadun mikroekin anplifikatzen ditugu gure ahotsak ondo entzun ahal izateko zuzeneko musikarekin batera. Soinu ekipoa ere guk geuk eramaten dugu.

Iraupena: 45 minutuko saioak dira. Beharrizanak: Leku zabala eta diafanoa.

 

MUSIKA TAILERRAK

(4/5 urtetik 10 urtera)

Musika egin, bizi eta disfrutatu , abestiak eta ahotsa landuz, mugimendua, dantza, koreografia txikiak Dalcroze teknikan oinarrituak. Orff tresnak (triangelu, kutxa txinak, guiroak….) instrumentu ez ohizkoak eta hainbat musika errekurtso erabiliko ditugu.

Musika parametroak landuko dira saio bakoitzean adimena eta sormena landuz eta hain garrantzitsua den familia edo lagun arteko lotura indartu musikarekin gozatzen dugun bitartean.

Musika familia artean, eskolako gelakoekin edo eta lagunekin partekatzen denean harremanak indartu eta konplizitate polita sortzen den bizipena da.

Ordu beteko tailerrak izaten dira .Ahaztezineko esperientzia!

Diademadun mikroekin anplifikatzen ditugu gure ahotsak ondo entzun ahal izateko musikarekin batera. Soinu ekipoa ere guk geuk eramaten dugu.

Iraupena : Ordu bete inguru

Beharrizanak: Leku zabala eta diafanoa.

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.