
IBILALDIA 2002: LOTU BARIK
Aurreko Ibilaldiak
1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
2002 – GETXO
Maiatzaren 26an, GETXON, San Nikolas Ikastolak antolatuta eta «lotu barik» lelopean, 120.000 pertsona bildu zen. (IBILALDIA.COM)
Luhartz taldea eta San Nikolas ikastola lotu barik ibili dira urte hauetan.
Hona hemen Luhartz taldeak grabatutako «Lotu Barik» kantaren bideoa. Ikastolako umeak zirenak orain hamabost urte pasa ondoren lotu barik ibiliko dira euren ibilbideetan.