TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

IMANOL URBIETA

GUGAN BEGO. AGUR MAISU!

IMANOL URBIETA MUSIKARI ETA IRAKASLEA HIL DA

“Imanol Urbieta musikaria hil da, 83 urte zituela. Duela bi urte, omenaldi berezia egin zioten Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan irakasle eta euskaltzaleari. Hunkituta ageri zen. Izan ere, 60ko hamarkadan hantxe hasi zen Urbieta klaseak ematen, aurrezki kutxan zuen lan erosoa utzita. Haren irakasteko modua ez zen ohikoa: ikasleak zituen inspirazio iturri eta haiek ziren bere abestietako protagonista ere. “Gu hilezkorrak bihurtu gara gizon honen ondorioz”, aitortu zion BERRIAri Mikel Bianek Mac Mikel abestiko protagonistak. Izan ere, nork ez ditu ezagutzen MacMikel, Jon Braun eta Ran Rober Ran?

Frantziskotarrek utzitako lokal batzuetan eta garajeetan ematen zituzten klaseak hasiera haietan. Lanak izaten zituzten askotan. Frankismo bete-betean, ikasleak eskolatze txartelik gabe ibili ziren hasieran. Gerora, ikastola utzi eta musika eskola zabaldu zuen Urbietak. Ikastolan bere ikasle izandako asko joan zitzaizkion bertara. Adin guztietako ikasleak hartzen zituen han, 500 bat ikasle izateraino. Ikastolan bezala, akademian ere jolasaren bitartean ikasten zuten ikasleek; metologia berritzailea zen hura garai hartan.

Ondoren, Donostian hasi zen lanean, Donostiako Elizbarrutiko Maisutza Eskolan, eta aldi berean baita Martuteneko ikastolan ere. Han ezagutu zuen Eneko Olarra. Olarrak lau urte zituen orduan, eta ez zuen r-a ondo ahoskatzen. Hari laguntzeko asmatu zuen Urbietak Ran Rober Ran abestia. KOntxi Aizarnak gogoratzen du nola izan zen: “Psikomotrizitatea lantzeko material bat bagenuen, uztai batzuekin lantzen zena. Doinu bat sortu zuen Imanolek uztaiena lantzeko, eta haurrak r-a ahoskatzeko arazoak zitula ikusi zuenean, ran roberra gehitu zion”.

Musikari emandako bizitza

Ikasturtea amaituta ere, haurrekin lanean jarraitzen zuen Urbietak. Udan bidaiak egiten zituzten, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. BIdaia horiek ordaintzeko hasi ziren diskoak kaleratzen. Haur kantariak izan zen lehena, 1967an Bartzelonan grabatutakoa. 1979an etorri zen Xirula Mirula, eta 80ko hamarkadan Xixupika eta Lau katu eta danbor bat izeneko ikasmaterialak. Euskal Herri osoko ia ikastetxe guztietan erabili zituzten”

Hitzak:Berria Kultura

IMG_7537

Haurrentzako hainbat bilduma argitaratu ditu, hauen artean Xirula Mirula bilduma ospetsuak eta horietako asko euskarazko irakaskuntzaren hastapenetan garrantzitsuak eta erreferentzialak izan ziren. Musika eskoletan hainbat eta hainbat bider abestu izan ditugu hurrengo abesti hauek:
Xirula Mirula Kantari, Marigorringo, Behin betiko, MacMikel, A Guni Guni, Oihu bat Entzun da……

xirula mirula

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.