
MUSIKAREN ONURAK
Zertan datza musikaren garrantziak gure bizitzan?
Sarritan geure buruari egiten diogun galdera da, baina gehienetan ez dakigu zeintzuk diren musikak geugan dituen onurak, bereziki bizitzaren urte txikietan.
Jaio aurretik ere, musikak efektu positibo ugari ditu, garapen kognitiboan, mugimenduan , harremantzean, esparru emozionalean zein hizkuntzaren garapenean.
Hona hemen horietako batzuk:
1- MEMORIAREN GARAPENA
Edozein kantutan melodian eta letran erreparatzen diotenez, entzundakoa gogoratzen eta erreproduzitzen ikasten dute umeek, abesteaz gozatzearekin batera.
2- HIZKUNTZA LANTZEA ETA ADIERAZPEN- GAITASUNA HOBETZEA
Kantu berrien letrek, errimadun silaba errepikakorrak dituztenez, umeari hitz eta soinuak eskuratzen lagunduko diote, era honetan hiztegia eta hizkuntz- baliabideak handituz.
Azpimarratu beharrekoa da, erritmo bati jarraituz , errezagoa dela esaldi konplikatuak erreproduzitzea.
3- OREKAREN GARAPENA
Erritmoen mugimenduei egokitutako dantzek, umeek koordinazio, espazioaren erabilera , etab, handiagoa eskura dezaten eragiten dute. Mugitzen ikastea zein inguruan duten espazioaz jabetzea errazten dute.
Musikak umeen gorputz-adierazpena estimulatzen du. Mugimenduak erritmoei egokitzeko baliabide berriak erabiltzen dituzte, horrela, euren gorputzaren kontrol erritmikoa garatuz.
Musikaren bitartez umeek koordinazioa hobetu dezakete.
4- AUTOESTIMA HANDITZEA
Kantuak edota dantzak ikasteak, zein instrumentu batekin melodia bat jotzeak umeengan buruzaletasuna pizten du.
5- OSASUNA HOBETZEA
Musikak arnasketa eta bihotz- taupadak koordinatzen laguntzen du. Hori dela eta, lasaitzea eta erlajatzea bideratzen ditu.
Musikak mina leuntzen du eta sistema inmunologikoa indartzen du.
Melodia alaiak entzuteak sendatze-prozesua errazten du, fisikoki zein psikologikoki.
6- ALDARTEAREN KONTROLA EDO OREKA
Musikak gugan emozioak pizten ditu; lasaitu zein aktiba gaitzake.
Doinu alaiak entzunda, tristurari edota estres handiko egoera bati aurre egin diezaiokegu.
Hauek , musikak eskaintzen dizkigun onuretako batzuk baino ez ditugu. Aurrerago helduko diogu barriro ere gai honi.
Bukatzeko , kontuan izan dezagun danok, senide zein irakasleok , musika garrantzia handikoa dela haurtzaroan.
Errefortzu positiboa da danontzat!
Musikak mundu osoko eskoletako bigarren derrigorrezko hizkuntza izatea merezi du!