Txaramela

UDAKO EKITALDIA: TRIKIAK, FLAUTAK ETA AKORDEOIAK

Urtero bezala Txaramela Musika Eskolak ekitaldi asko eskaintzen ditu, batzuk irekiak dira eta beste batzuk ikasleen artekoak.

Udan kurtso amaiera agurtzeko ekitaldi ireki ugari eskaini ditugu. Alde batetik eskolaurrekoenak «Musika Tailerra»-renak izan ziren pasaden astean ikastolako lonjan. Gero irakasle bakoitzak bere ikasleekin ere ekitaldiak eskeini ditugu : Emma, Katisa, Amaia, Eva, Maribel eta ni Aintzaneren ikasleek parte hartu zuten ekitaldiak.

Atzo ospatutako azken ekitaldi honetan alboko flautako ikasleek, trikikoek eta akordeoiko ikasleek parte hartu zuten eta  ekitaldi horretan gertatutakoaren laburpen bideoa hemen daukazue.

Besterik gabe, opor lasaiak, zoriontsuak eta musikaz beterikoak pasa itzazue. Bueltan elkartuko gara!!

Musikatu bizitza, bizitza du musikak!!

Txaramela Musika Eskolako Irakaslegoa

Post a Comment