TUETUE KONDAIRA

IPUIN MUSIKALA

TUETUE KONDAIRA

TUE TUE KONDAIRA

 

Kondairak dionez, bada gizakion begiez ikusi ezin den txori arraro bat.

Gauez irtetzen da beti, eta oso azkarra da; baliteke nonon entzun eta aldi berean beste nonbaiten egotea.

Ezin aurki liteke txori hau. Tue tue da bere izena, sorgindutako eta txori bihurtutako azti bat izan zela esaten da, gauero hegaz irtetzen dena. Maputxeek diotenez, Tue Tueren kantua entzuten duen oro, heriotzara kondenatua izango da. Txiletik datorkigu honako kondaira, eta hor doakizue istorioa:

 

 

Gau batez, nekazariak kipulak lotzen zebiltzala, te apur bat berotzeko sua piztu zuten. Bapatean, hots beldurgarri bat irten zen zerutik, inoiz entzun ez zutena, zelatari zebilen txori bat bailitzan, eta zentzua galduarazi ziena…… hotsak beldurrak jota utzi zituen nekazariak, ile guztiak tentetzeraino, lagun taldea ilunetan utziz.

 

Tue Tue da!!! Ohiu egin zuen norbaitek eta zera gehitu zuen, sutara gatza bota ezkero, edozein madarikazio bertan behera geratuko zela eta haren maltzurkeriatik aske geratuko zirela. Izuturik, euren arropa artean gatz apur bat bilatu eta sutara bota zuten…. Une horretantxe zer handi bat erori zan zerutik, min eta amorruz josiriko orro artean…… giza eta txori arteko oihu eta soinuak botatzen zituen.

 

Eta ostean…..ixiltasuna, ixiltasun amaigabe eta beldurgarri bat. Konortea galdurik lurrean botata zegoen nekazariak apurtu zuen ixiltasuna….. eta han geratu ziren nekazariak, iluntasunean, ezer egin ezinik, egunsentia noiz heldu arte zain.

 

Gatzaren erremedioa bota zuen gizonak, ahaztu zuen aipatzea, hori egiten zuenari, azti maltzurra etxean agertuko zitzaiola. Baina nekazariek ez zuten beste ezer entzun nahi, gertatutakoa ahaztu baino ez zuten egin nahi.

 

Carlos, denetan ausartena eta gatza bota zuena, loaldi luze baten ostean itxartu zen biharamunean. Indarrak berreskuraturik, lanera bueltatzeko prest, bezperan bizitakoa ahaztu gabe noski. Ilunabarra zen eta gaua herrixka estaltzen zebilen dagoeneko. Carlos lanera joateko prestatzen zebilen, halako batean, atearen hotsa entzun zuenean. Bere bila zetorren lankidea, Juan zelakoan zabaldu zuen atea…..baina han ez zen inor ageri.

 

Harriturik kanporantza begiratu zuen, atea joka entzun izanaz ziur zegoen eta… buelta eman aurretik, egundako hotzikara sentitu zuen eta ikaragarrizko kirats batek logela bete zuen. Biratzerakoan aurpegi itsusi eta ikaragarri bat zuen aurrez aurre, ahots beldurgarriz ohiukatu ziona:

 

-ZUK ERORI ARAZI NINDUZUN!!

-ERRE ZAITEZEN INFERNUAN!!

 

Kondairak dionez, aztiak lumaz josi zuen Carlosen gorputza eta hegaz egitera zigortu zuen nekazarien mendekuaren bila.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.