SANTA ZEZILI EGUNA

TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

SANTA ZEZILI EGUNA 2018

Txaramela Musika Eskolan Musikaren eguna ospatu genuen eta noski musika jolasekin egun polita ospatu genuen.
Hona hemen Zezilia eta Musikaren informazio pixkat.
ZEZILIA ETA MUSIKA
Erdi Aroan hasi zen musikarien patroi izendapen hori.
Egia esan, ez dago inongo testigantza historikorik Zezilia instrumentu musikal batekin erlazionatzen duenik.
Inork ez zuen pianoa jotzen ikusiko, edo organoa, irudikapen askotan horrela agertzen bada ere, organoa ez baitzen Erromara iritsi VII. mendea baino lehen eta pianoa, berriz, 1700ean asmatu zuten.
Eguna ere Zeziliaren jaiotza edo heriotzaren data dela sinetsi izan da, baina hori oso ilun dago oraindik.
Zenbaiten ustez martirioa 177an izan zen eta, beste batzuen ustez, berriz, IV. mendearen erdialdean. 1599an, Maderna eskultoreari utzi zioten Zeziliaren gorpua ikusten eta basilikan gordetzen den marmolezko estatua bat egin zuen ikusi zuena irudikatuz.
Estatuaren oinean, eskultorearen inskripzioa ikus dezakegu: Hemen dago Zezilia birjina, hilobian usteldu gabe ikusteko aukera izan nuena. Zuentzako egin dut, ikusi nuena ikus dezazuen.
Eta ondoren hasi zen Zeziliari sekula joko ez zuen intrumenturen bat eransteko ohitura.

HORRELA OSPATU GENUEN MUSIKAREN EGUNA!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.