Gaurko jarduera oso motibagarria izan da gure artista txikientzat. «Nire hegazkina» abestia abestu eta paperezko hegazkin bat eginez motrizitate fina landu dugun bitartean, melodia lidioa ezin hobeto sartu zaigu barnean. Hegazkinarekin mugimendu fluidoarekin jolastu , hegazkina igoz eta jaitsiz, kurbak eta mugimendu eta forma desberdinak eginez.
Abestiaren amaieran hegazkina heganarazi egiten dugu azken arnasa handi batekin eta putz eginez, oso altu hegan egin dezan.