MUSIKA FAMILIAN
(0-36 Hilabeteko haurrentzat)

Musika saio hauek Edwin Gordon-en musika ikasteko teorian (MLT: Music Learning Theory) oinarrituta daude.
Jaiotzerakoan gure ikasteko gaitasuna inoiz baino handiago delako jaioberriei zuzenduta daude, 0-36 hilabete bitarteko haurrentzat.

Edwin Gordon, musikari, pedagogo eta ikertzaile amerikarrak, ama hizkuntza nola eskeintzen zaion umeari hitz egiten ikasi ahal izateko, eta musika ikastearen berdinatsunak, argi ikusi zituen. Horregatik, musikaren esperientzia belarriaren bidez asimilatzea oinarritzen da ama hizkuntza moduan.

Saioak 45 minutukoak izango dira, guraso baten laguntzaz.
Gurasoen partehartzea oso garrantzitsua eta onuragarria izango da eurek baitira haurraren erreferenteak.

Familian, musika-aberarastasun handiko tartea biziko da , ahotsa, mugimendua eta haurra bera protagonista delarik.
Melodia ugari eta metrika desberdinetako errezitatuak eskeiniko dira, kantu bakoitzean dinamika proposamen desberdinak landuz.
Helburu nagusia, musika gaitasunaren garapena da, hau da, “audiationa” garatzea. Saio bakoitzean familiaren audiationa garatuz joango da.

Por favor, prueba que eres humano seleccionando el estrella.
Pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.