MUSIKA TAILERRAK
4/5 urtetik 10 urtera
Musika egin, bizi eta disfrutatu , abestiak eta ahotsa landuz, mugimendua, dantza, koreografia txikiak Dalcroze teknikan oinarrituak. Orff tresnak (triangelu, kutxa txinak, guiroakā¦.) instrumentu ez ohizkoak eta hainbat musika errekurtso erabiliko ditugu.
Musika parametroak landuko dira saio bakoitzean adimena eta sormena landuz eta hain garrantzitsua den familia edo lagun arteko lotura indartu musikarekin gozatzen dugun bitartean.
Musika familia artean, eskolako gelakoekin edo eta lagunekin partekatzen denean harremanak indartu eta konplizitate polita sortzen den bizipena da.
Ordu beteko tailerrak izaten dira .Ahaztezineko esperientzia!
Diademadun mikroekin anplifikatzen ditugu gure ahotsak ondo entzun ahal izateko musikarekin batera. Soinu ekipoa ere guk geuk eramaten dugu.
Iraupena : Ordu bete inguru
Beharrizanak: Leku zabala eta diafanoa.