KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK

MUSIKATU TALDEA ETA LH5

KONPLIZE DITUT ETA

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da.Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna. (Wikipedia)

 

LH5 eta Musikatu taldea (DBH1) euren bertsioa egin dute, flautak, ukeleleak, koilarak, kaskabelak…..

Txaramela musika eskolako neska, mutil eta irakasle konplize ditugu eta Maite ditugu denak!!!

Gurekin abesteko hona hemen kantuaren letra:

I
Emakume zuzenak,
Okerrak, kirtenak,
Moja txintxoak eta
Zerrama irtenak,
Itsusiak, politak,
Atletak, herrenak:
Konplize ditut eta
Maite ditut denak.

II
Langileak, alferrak,
Lanik ez dutenak,
Tuntunak, mediokreak,
Klaseko lehenak,
Ale desegokiak,
Andre txit gorenak:
Konplize…

III
Ama onak ta txarrak,
Ama ez direnak,
Lurrera jausi arte
Mozkortzen onenak
Ta umeen merienda
Usaina dutenak:
Konplize…

IV
Lotsatiak, ausartak
Argalak, gizenak,
Iletsuak, soil-soilak,
Marimutilenak,
Katemeak, gorilak
Panterak, zezenak:
Konplize…

V
Lehen munduko emeak,
Kapitalistenak,
Lur usaia daukaten
Andre indigenak,
Zuri, gorri, horiak,
Beltzetan beltzenak:
Konplize…

 VI
Markesaren alabak,
Neskame gizenak,
Printzesak ta sorginak,
Ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
Itxura dutenak:
Konplize…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.