Txaramela

HAURRAK MUSIKA PRAKTIKATZEKO 9 URRATS

 

Musika praktikatzea, neurri eta parte hartze egokia lortuz, helburu zaila izaten da. Oliver Gledhill irakasleak, honako hezkuntza-orientazioa  eskeintzen digu.

1- Ahal izanez gero, praktikak egunerokoa izan behar du. Lehenengo mailetan egunean 12-15 minutukoa . Praktika hau, epe luzerako jarduera baliotsu baten moduan ikusi behar dugu.

2- Praktikak atsedenaldi baten ondoren izan behar du.

3- Tartekatutako ikasketa edo eta praktika hobea izaten da, hau da, bi zatitan banatutako praktika saio luze baten ordez.

4- Praktika gelak,  lasaia izan behar du, oharkabetasunik gabekoa.

5- Kanta bat ikasterakoan atal txikiak landu behar dira lehenengo eta atal txikiak kontrolatzen direnean kanta osoa arazorik gabe erraz kontrolatuko da.

6- Memoria musikala ere lantzea komenigarria izaten da (muskulu memoria, bisuala, nominala:notak esanez…..)

7- Ikasketa eta lan helmugak markatu eta finkatu behar dira eta ez azken emaitza lortzeko eta umearen Egoa handitzeko bideratutako helmugak soilik.

8- Ikasteko giro lasaia izatea bultzatu behar dugu eta ez presiodun giroa. Irudimena loratzen laguntzen duen giroa behar du haurrak.

9- Gurasoen parte hartzea eta hauek musikako praktikaren “begirale” izatea oso garrantzitsua da hasierako mailetan.

«La Gran Pausa” web del Músico Profesional

Post a Comment