TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

BIRZIKLATU ETA MUSIKA SORTU!!

OBOE-GAITA-PAJITA!!

IMG_8193IMG_8192IMG_8191IMG_8190IMG_8189IMG_8188IMG_8187

Musika edozein material erabilita sor dezakegu. Joan den udan, WIM (What is Music) elkartokian egon nintzen eta bertan Joaquin Sánchez maisuak pajita batekin gaita bat egitea lortu zuen, eta umeek ere egiten ikasi zuten.

Soinu desberdinak, grabeagoa edota zorrotzagoa,  egiten irakatsi zigun zuloak non kokatzen diren arabera, eta kreatibitatea eta sormena landu genituen.

Maisu honek edozein makil erabiltzen du putz egiteko, artista bikaina da eta bere formakuntza zabala da oso.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.