ARIMEN GAU BELTZA

MUSIKATU D.B.H.1

ARIMEN GAU BELTZA

San Nikolas Ikastolan eta Txaramela Musika Eskolan aste honetan Arimen Gau Beltzari dagokion esaldiak, istorioak , kantak eta dantzak  lantzen ibili gara.

Hauek dira,  adibidez, eskean etxe eta denda atarietan erabiltzen diren esaldi batzuk: ’sosa ala pota’, ‘ziria ala saria’, ‘xandulin, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri’ edota ‘txingila mingila, kurruskario sagarrak merke eta udareak kario’.

Musikatu taldeko musikari batzuk ere perkusio bideo bat grabatu nahi izan dugu gau bildurgarri hau ospatzeko.

Aupa Maialen, Iraia, Ane eta Txabi (D.B.H.1)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.