
ARIMEN GAU BELTZA
San Nikolas Ikastolan eta Txaramela Musika Eskolan aste honetan Arimen Gau Beltzari dagokion esaldiak, istorioak , kantak eta dantzak lantzen ibili gara.
Hauek dira, adibidez, eskean etxe eta denda atarietan erabiltzen diren esaldi batzuk: ’sosa ala pota’, ‘ziria ala saria’, ‘xandulin, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri’ edota ‘txingila mingila, kurruskario sagarrak merke eta udareak kario’.
Musikatu taldeko musikari batzuk ere perkusio bideo bat grabatu nahi izan dugu gau bildurgarri hau ospatzeko.
Aupa Maialen, Iraia, Ane eta Txabi (D.B.H.1)