Galería

Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (6) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (5) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (4) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (3) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (2) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (1) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (30) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (29) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (28) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (27) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (26) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (25) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (24) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (23) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (22) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (21) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (20) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (19) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (18) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (17) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (16) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (15) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (14) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (13) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (12) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (11) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (10) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (9) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (8) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (7)

HEZKUNTZA-ESKAINTZA

MUSIKA TAILERRA (HH2 HH3)

Ordubeteko bi saio astero.

Haurtzaroa garai ona da umeak musikarekin harremanetan has daitezen, berezko dituzten fakultateak garatzeko momentu ideala baita. Musika hezkuntza goiztiarra, zeinetan musika sentitzearekin batera adierazpenerako eta komunikaziorako baliabide gisa erabiltzen duten, oinarri ezin hobea da etorkizunean umeek musika ikas dezaten zein kalitatezko musika zale bihur daitezen.

Musika egiteak onura anitz eskaintzen ditu. Entzumenaren eta zentzumen erritmikoaren garapena errazten ditu, ahots-garapenean laguntzen du, psikomotrizitea eta koordinazioa ere garatzen ditu, sentikortasuna, sormena eta adierazpenarekin batera. Maila pertsonalari erreparatuz, musika lantzeak harremantzea, elkarlana eta errespetua bezalako baloreak bultzatzen ditu. Honekin batera, irudi pertsonal ona zein norberarenganako konfidantza garatzen laguntzen du.

Lehen urrats hauetako helburuak ondorengoak dira:

  • Musika adierazpenerako baliabide bezala erabiltzea.
  • Entzumena garatzea.
  • Zentzumen erritmikoa garatzea.
  • Ahozkeraren eta ahotsaren erabileraren garapena.
  • Musikaren parametroetara hurbiltzea.
  • Perkusio txikiko instrumentuak erabiltzea.
  • Gorputz-eskemaren kontzientzia hartzea.
  • Dantza eta koreografbia txikiak ikastea.

Erabiltzen den metodologia guztiz aktiboa da. Umeak musika sentitzen du modu praktikoan erabiltzen duelako. Erritmoarekin, soinuarekin eta perkusio txikiarekin harremanetan jarri eta ahotsa zelan erabiltzen den ikasten hasten da, dena, joko gisa planteatutako dinamikek bideratuta, kontzeptu zehatzetatik abstraktuetara, sinpletasunetik konplexutasunera, helaraztea ahalbidetuko diotenak.

Ikasturtean zehar ikasleek bi entzunalditan parte hartuko dute, bata Gabonetan eta bestea ekainean. Honekin batera, hiruhilabeteko ebaluazioak burutuko dira.

MUSIKA HIZKUNTZA 1.MAILA (LH1-LH2)

Ordubeteko bi saio astero.

Musika-hizkuntza modu sakonagoan lantzen da, musika-idazkerarekin lotura estuagoa mantenduz. Umea partiturak irakurri eta interpretatzeko gai izango da, txirularekin, ahotsarekin zein perkusio txikiko instrumentuekin.

Ziklo honen amaieran, txirulaz eta ikasgelan egunerokotasunean erabiltzen diren perkusio txikiko instrumentuez gain, ikasleak Lh3-tik aurrera eskaintzen diren bestelako instrumentuak era praktikoan ezagutzeko aukera izango du.

1.maila honen azken hiruhilebetekoaren hasieran errotatibo instrumental edo harremanetan jartzeko saioak deritzegun jardunaldi pedagogikoak burutuko dira. Ikasleek instrumentu ezberdinak txandaka frogatzea da saio hauen helburu nagusia, ezagutu ditzaten eta gustokoen dutena edo beraien nahietara gehien moldatzen dena aukera dezaten.

Ikasleek instrumentuak hurbiletik behatzeko eta bakoitzaren soinu-ezaugarriak modu praktikoan ezagutzeko aukera izango dute.  

Aukeran dauden instrumentuak ondorengoak dira:  akordeoia,  trikitixa, pianoa eta guitarra. Aipatutakoez gain, aurrerago, Lh5.mailan, ikasleek alboko flauta ikasteko aukera izango dute.

OHARRA: Instrumentu batetako ikasketekin hastea ez da derrigorrezkoa, hautazkoa baizik.

 

HELBURUAK 6-7 URTE

  • Notak pentagraman kokatzea eta ezagutzea.
  • Musika idatziaren sinbologia ezagutzea.
  • Musika mintzairari dagozkion kontzeptu errazak ulertzea eta aplikatzen ikastea.
  • Musika adierazpenaren garapena keinu eta mugimenduen bitartez.
  • Eskema erritmiko-melodiko txikiak errepikatzea, gorputzarekin zein perkusio txikiko instrumentuekin.
  • Pultsua barneratzea.
  • Entzumenaren bidezko hautemate-gaitasuna garatzea, musikarekiko arreta eta kontzentrazio eta zaletasun ohiturak eskuratzeko.
  • Entzuten ikastea.
  • Arreta eta memoria garatzea.
  • Inprobisatzeko gaitasuna eta sormena garatzea.
  • Kanta erritmikoen bitartez, ahotsa eta gorputza musika-komunikaziorako instrumentu gisa erabiltzea.

HELBURUAK 7-8 URTE

  • Entzumena, kantua, mugimendua eta interpretazio instrumentalen bitartez, musikarekiko harremana aberastea, bizipenak ikaskideekin partekatuz.
  • Ikasleari musika ulertzen, praktikatzen eta gozatzen lagunduko dioten musika-kontzeptuen oinarriak ezartzea.
  • Ahotsaren erabilera egokiaz kontzientziatzea.
  • Pultsua mantenduz kantuak jarraitzea.
  • Kantuak bakarka zein taldeka interpretatzea instrumentu ezberdinak erabiliz.
  • Gorputz-atal ezberdinekin eskema erritmikoak erreproduzitzea.
  • Keinuak gorputzaren mugimenduekin koordinatzea.
  • Segida erritmikoak memorizatzea.
  • Instrumentuekin eskema erritmikoak interpretatzea irakurketa grafikoaren bitartez.
  • Ñabardurak antzematea eta erreproduzitzea.
  • Intentsitate ezberdineko soinuak sailkatzea.
  • Instrumentuak era egokian erabiltzea.
  • Gorputz-posizio egokia eskuratzea instrumentuak jotzerako orduan.

MUSIKA HIZKUNTZA 2. MAILA (LH3-LH4)

Ordubeteko bi saio eta instrumentuko ordubeteko saioa astero.

Maila honetan, aurrekoetan aplikatutako edukiak era bizian aktibatzen dira, ikasitako guztia zentzu zabalagoan berrikasiz eta instrumentuetako eskolatan praktikara eramanez.

Instrumentu baten ikasketekin hasteko beharra edo nahia sentitzen ez duten umeek, modu berean gozatuko dute eskaintzen den prestakuntzaz, edozein momentutan bide horri ekiteko errekurtsoak jasoaz.

 

HELBURUAK

  • Instrumentuari aplikaturiko musika-kontzeptuak ezagutzea eta antzematea.
  • Ikaslearen garapena bultzatzea musikari moduan ez ezik, instrumentu jole bezala.
  • Musika-memoria lantzea, maila fisikoan zein adimen-mailan.
  • Talde-lana eta taldekako musika bultzatzea banakako zein taldekako partituren bidez.
  • Musika-ikasketen prozesuaren baitan diziplina eta gozamena era bateratuan garatzea.
  • Talde-lanean errespetua eta giza-baloreak bultzatzea, musika-norako aberasgarri batera ailegatzeko oinarri gisa.
  • Umeei euren garapen prozesuan laguntzea, norberaren instrumentuaren zaintzak eta harekiko eskuratu beharreko ardurek bideratuta.

MUSIKA HIZKUNTZA 3. MAILA (LH5-LH6)

Ordubeteko bi saio eta instrumentuko ordubeteko saioa astero

Azken maila honek, musika-hizkuntzari dagozkion kontzeptuetan sakontzeko eta berauek finkatzeko balio izango du, jarraian aipatzen diren helburuak lortuaz.

 

HELBURUAK

  • Musika-memoria garatzea, gaitasuna era jarraituan handitu dadin saiatuz.
  • Musika-irakurketa erritmikoan zein ikur ezberdinei (sol eta fa laugarrenean) dagozkien irakurketetan arintasuna eta erraztasuna eskuratzea.
  • Praktika instrumentalaren bitartez, musika-teoria finkatzea.
  • Talde-lanerako giro atsegina lortzea, non ikasteko grina eta jakinmina nagusitzen diren.

3. maila bukatuta, ikasleak bere instrumentuko ikasketak soilik mantendu ditzake, baina musika era praktikoan lantzen ere jarrai dezake, perkusiozko saioak edota taldekako kantak eta obrak prestatuz. Era honetan egiten diogu harrera “MUSIKATU!!” deritzon 4. mailari.

MUSIKATU D.B.H.

Saioen maiztasuna eta iraupena behin taldea osatuta adostuko dira.

Maila honetan ikasleak musikarekin duen kontaktua guztiz praktikoa da.

Arlo eta ekintza ezberdinak landuko dira: gorputz-perkusioa zein perkusio instrumentala, dantzak, kantak, formazio musikalak.

MUSIKATU-ren eskaintza D.B.H. osoko ikasleei zuzenduta dago.

Aurreko ikasturteetan ikasitako guztia kalitatezko era jostagarrian praktikatzearen gozamena dugu azken maila honen helburu nagusia. Ezagupenen erabilera praktikoak, gainera, aurreko urteetan ikasitakoa aintzat hartzea bideratzen duelarik.

 

HELBURUAK

  • Taldean jotzen ikastea eta jotzeaz gozatzea, norbera taldeko kide sentituz.
  • Musika-edukiak interpretatzeko beharrezko gaitasunak garatzea, horrela, gure adierazpenerako aukerak eta baliabideak aberasteko.
  • Perkusiozko instrumentu berriak era praktikoan ezagutzea eta lantzea.
  • Musika estilo ezberdinetan entzumen aktiboa lantzea.
  • Lehenbiziko musika-irakurketa hobetzea.
  • Gelan landutako musika saioak jendaurrean interpretatzea.
  • Taldekideen artean ideiak partekatzea talde-mailan musika-sormena garatzeko.
  • Talde-lanerako giro atsegina lortzea, non ikasteko grina eta jakinmina nagusitzen diren.
  • Gorputz-perkusioa eta mugimendu-koordinazioa garatzea.

Maila honetan garrantzia handia emango zaio jendaurrean jotzeari, hori dela eta, ikasleek barne-entzunaldi ugari eskainiko dituzte (maila ezberdinetako ikasleei zuzenduak) eta, aldi berean, Ikastola barnean antolatutako ekimen anitzetan parte hartuko dute.

Txaramelari Buruz

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan.

         

Galería

Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (6) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (5) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (4) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (3) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (2) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (1)

Harremanetan jar zaitez



Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.