
LITTLE BIG SHOW
Pasaden astean Warner Bros produktora Txaramela Musika Eskolarekin harremanetan jarri zen, aurten grabatuko den «Little Big Show» programa aurkezteko. Gure web orria eta Youtubeko bideak ikusi ondoren gure «artistak» parte hartu ahal izango luketela esan ziguten, eta pasaden ikasturteko «Boomwhackalacka Extrem!» kanta aurkeztea erabaki genuen. Berehala gurasoak informatu eta denok martxan jarri ginen.
Umeen saioa grabatu boomwhackersekin, euren aurkezpenak, elkarrizketak, argazki batzuk…. Guzti hori bidali eta emaitza positiboa izan da mometuz.
Aste honetan grabazio potenteago bat egitea eskatu digute eta umeek «casting a distancia» egingo dute skype bidez Madrileko Warner Bros lan taldekoekin.
Txaramela Musika Eskola irrikitan dago umeen lana pantaila txikian erakusteko.
Animo Marije, Enara, Urko, Ainhoa, June, Nahia, Oihane, Iker eta Peru!!
ELENA RETENAGA SAN MILLAN 22/02/2017 4:42 am
Ánmo!!! Qué buen trabajo!! os deseo a todos, la mejor de la suerte.
Por favor, queremos saber, de vuestro estreno, esperamos nos informéis del evento para poder seguiros.
Aupa, Aupa, y Aupa!!!