Txaramela

KREATIBITATE TAILERRA (SINESTESIA)

Imajinatu zerbait entzuten duzun bakoitzean (musika, zarata, ahotsa) koloreak, itxurak eta mugimendua ikusten dituzula,   emozio biziak kolore jakin batekoak direla zuretzat. Batzuek ez dute horrelakorik imajinatu beharrik; berez bizi dute esperientzia hori. Sinestesia dute; errealitatea hautemateko beste modu bat, beste modu batzuk. Zientzialariek fenomenoa ikertzen dute, lagungarria baita zentzumenen eta pertzepzioaren mekanismoak hobeto ulertzeko.

Kontzeptu hau kontutan edukita, San Nikolas  ikastolako ikasle ohia eta artista den Ainhoa Ortells algortarrak bideratutako  ekintza berri hau Musikatu Taldeako artistekin egin zuen.

Euren «Kandisky erara»  musika gelako atea margotu zuten. Musikak esaten diena isladatu  eta horrela betiko gordeta egongo da euren «norberaren mundua» pinturaren bidez.

Gure Musikatu Taldekoak ate artean ibili ziren pasaden astean eta Artea egin atean.

Hona hemen prozesu honen argazki batzuk.

Post a Comment