NIRI BURUZ
Algortan jaioa 1985ean, musikak, perkusioarekin batera, pisu handia izan duen familia giroan.
San Nikolas Ikastolako Musika Eskolan hasten ditu bere musika ikasketak 5 urterekin, musika-hizkuntza, piano eta gitarrako klaseak jasoaz. Aipatutako instrumetuez gain, alboko flauta eta ukelelearekin kontaktua mantentzen du.
Geologian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean; batxilergoko ikasleekin irteera geologiko anitz burutu ditu.
“Musikoterapian Aditua” tituluduna, Bilboko Musikoterapia Ikerpentegian eskuratua (ITG-CIM, Bilbao).
Ibilbide zabala du irakasle moduan, bere bizitzako urte asko irakaskuntzari eskaini dizkiolako, lehen hezkuntzatik batxilergo bitarteko ikasleei laguntza neurrietako eskolak emanez.
Musika formakuntzari dagokionez, perkusioak eta dantzak garrantzia handia hartzen dute, ondorengo ikastaroak jaso dituelarik: gorputz-perkusioa, munduko erritmoak ikasgelan, perkusiozko instrumentu birziklatuak, etab. Honako formakuntza ere badu: afrikar dantza tradizionala, dantza afrokonteporaneoa, dantza eta dun-dunak eta balafoia, Afrikako egurrezko teklatudun instrumentu idiofonoa.
Musikaren arloan, bere irakaskuntza lanek 2012an dute hasiera Txaramela Musika Eskolan, Musika Tailerreko eta Musika Hizkuntzako 1 eta 2 mailetako irakasle bezala. Bilboko Koru Elkarteak antolaturiko musika-udalekuetan ere parte hartu du.
Egun, Txaramela Musika Eskolako irakaskuntza lana ikasketekin bateratzen du: pianoko eskolak Andres Isasin eta Musikoterapeutako Titulazioarako 3. ikasturtea.
SÖKOLÉ, emakumezkoen perkusio eta dantza afrikarretako taldeko partaide 2012tik.
