EUSKARAREN EGUNA 2019
Badira oso ezagunak ez diren zenbait bitxikeria Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan:
- Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
- Ba al zenekien 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuela?
- Ba al zenekien, ondoren, 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zutela?
- Ba al zenekien Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan Eskuararen Eguna erabili zen eta ondorengo urteetan Euzkararen eguna edo Euzkara Eguna bezala ikusi dugu. Egun, Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

- Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu, behintzat, Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.*(ARGIA)
Txaramela Musika Eskolan euskararen eguna ospatu dugu. Ikasturte honetan Luhartz euskal musika taldearen «Euskaraz egin nirekin» kantua erabili dugu mezu hori zabaltzeko.
Hona hemen egun horretarako laburpentxo bat:
Pingback: Euskararen Eguna 2019 - Luhartz Luhartz 04/12/2019 12:12 am