UKELELE TAILERRA FAMILIAN
Umerri Eskola Aktiboak, Txaramela Musika Eskolak gidatuta, ukelele tailerra antolatu du 5 urtetik gorako umeei eta euren senideei zuzendua. Plaza mugatuak dira. Ukelele guztaiak Txaramela Musika Eskolak jarriko ditu eta ez da behar musika ezagupenik. NON: Umerrin eskolan (Berriz) bertan burutuko da NOIZ:
MUSIKA TAILERRA FADURAN
Txaramela Musika Eskola bidelagun izanik Sendi elkarteak antolatutako neguko ekintza polit honetara apuntatu zaitez! E. Gordon musika ikaskuntzaren teorian oinarritutako musika saioa. Edwin Gordon pedagogoak musika eta ama hizkuntza era berdinean eskeini behar zela esaten zuen pentsamendu musikala garatu ahal izateko. Zuzeneko musika entzuteko aukera eukiko dugu, kantu eta erritmika desberdinekin jolastuz. Familian eta dohanik egiteko ekintza izango da. NORENTZAT: 18 hilabete-4 urtekoentzat, lagunduta. NOIZ ETA NON: Otsailak 11, larunbata, 10:30, Fadurako Txikigunean.
Apuntatu zaitez hurrengo estekan klik eginez.
UKELELE TAILERRA GEROA IKASTOLAN
Geroa ikastolan lehen hezkuntzako 3-4-5-6- mailakoentzat ukelele tailer bat eskeiniko dugu . Animatu eta eman izena!
MUSIKA FAMILIAN GEROA IKASTOLAN
Algortako Geroa ikastolan , 2-3 urteko haurrekin “musika familian” ekintza urrian hasiko da. Gordon teorian oinarritutako saioak izango dira. (Gure web orrian irakurri ahal duzu Edwin Gordon pedagogoari buruz.) Familiak euren haurrekin abesteko eta musikarekin jolasteko aukera izango dute. Pozarren gaude!!
“TXINPILIN” BERMEOKO BEKOPORTALAN
AZAROAK 13 ZAPATUA "TXINPILINEN ALTXORRA" KONTZERTU INTERAKTIBOANON:BekoportalanORDUA:Lehen txanda 10:30Bigarren txanda 12:00Haurrek musika zuzenean entzuteko aukera izango dabe.Emma, Eva eta Aintzanek gidatutako kontzertua izango da: pianoa, akordeoia eta alboko flautaren laguntzaz.Txinpilin tximeletagaz Euskal Herriko altxorrak ezagutuko doguz: haizea, itsasoa, harea… eta