ZAPHIR CHIMES
Hona hemen eskuz egindako Zaphir kanpaiak, haizearen laguntzaz aktibatu eta soinu atseginak eta erakargarrien sortzaileak. Musikoterapia, yogan eta erlajazio saioetan erabiltzen diren musika tresnak dira. Urtaro eta elementu bakoitzeko soinu desberdinak sortzen dituen Zaphir desberdinak daude. Guk gure Musika familian saioetan erabiltzen
MUSIKA FAMILIAN
Badoa 2023. urtea eta 2024. urteari ongi etorria emateko urtarrilaren 19an 17:00 musika familian saioa eukiko dugu, “Neguko soinuak”. San Nikolas ikastolan.Ez galdu aukera!! Nos despedimos del 2023 arrancando el año 2024 con fecha para nuestra sesión de Musica en Familia
LHko GABONETAKO KONTZERTUA
Gitarra taldea, Kantu tailerrekoak eta gure lehen hezkuntzako txikienak, DBHko musikari batzuen laguntzaz posible egin genuen egun polit hau. Pase bi egin genituen lehenengoa ikastolakoentzat eta bigarrena familientzat. Artista handien modura! Gabonetan oparirik politena elkarrekin egotea delako
GABONETAKO HAUR HEZKUNTZAKO KONTZERTUA
Primeran ibili ziren gure txikiak euren Gabonetako musika ekitaldian. Artista handiak gure txikiak!!!
GABONETAKO IPUIN MUSIKATUA
Eskerrik asko San Nikolas ikastolara eta Durangoko Plateruen plazara gerturatu zareten familia guztiei. Gozada bat izan da gure Gabonetako ipuin musikatua zuentzat egitea. Parte hartzaile handiak izan zarete eta Olentzero eta Mari Domingiri egindako sorpresa betiko gogoratuko dutelakoan gaude. Gabonetan oparirik