
«TXINPILIN» BERMEOKO BEKOPORTALAN
AZAROAK 13 ZAPATUA «TXINPILINEN ALTXORRA» KONTZERTU INTERAKTIBOA
NON:Bekoportalan
ORDUA:Lehen txanda 10:30
Bigarren txanda 12:00
Haurrek musika zuzenean entzuteko aukera izango dabe.
Emma, Eva eta Aintzanek gidatutako kontzertua izango da: pianoa, akordeoia eta alboko flautaren laguntzaz.
Txinpilin tximeletagaz Euskal Herriko altxorrak ezagutuko doguz: haizea, itsasoa, harea… eta beragaz dinamika desberdin bat proposatuz kantu kantari ibiliko gara. Horregatik haurrak ez dira soilik ikusleak eta entzuleak izango baizik eta eurek ere kontzertuan parte hartzaileak izango dira kanta eta dantzak eginez.
Bidaia musikala , guztiz didaktikoa eta partehartzailea.
NORENTZAT: 0-5 urteko umeentzako gomendagarria, beti be guraso edo arduradun batek lagunduta.
Talde murriztuak, nagusiek musukoa soinean eukitzea derrigorra da.
Lekuaren erreserbea eskaeren iriste-ordenaren arabera egingo da.
Onartuei abisua emongo jake.
Zalantzarik badaukazue jarri kontaktuan Kultura Sailagaz 946179157
DOAKO SARRERA. IZENA EMATEKO:
https://forms.gle/JG3AeG5jyFuiuZgo7
