Hezkuntza Eskaintza

MUSIKA FAMILIAN

45 minutuko saioak

Edwin Gordon, musika ikaskuntzaren teorian(M.L.T.) oinarritutako saioak.Haurrak eta
gurasoak elkarrekin musika bizitzeko eta gozatzeko espazioa. Bizitzaren lehen urteetatik,
musika pentsamendua modu naturalean eta aktiboan garatzeko aukera eskaintzen dugu,
ahotsaren eta mugimenduaren bidez.

GURE FILOSOFIA
• Musika hizkuntza bezala ikasten da: modu naturalean eta aktiboan, ahoz eta gorputzaz.
• Helburua: haurra ingurune musikal aberats batean murgiltzea, bere familia eta
komunitatearekin batera.
• Haur bakoitzak bere erara eta erritmoan parte hartzen du, bere gaitasun bereziak garatuz.
• Musikak adierazpen, komunikazio eta sormen bide berriak irekitzen ditu.

GURASOEK KLASEAN EGITEN DUTENA
• Abestiak ikasi eta errepikatu, etxean erabiltzeko.
• Umeei beren kabuz parte hartzen lagundu.
• Haurrekin jardueretan aktiboki parte hartu.
• Jokabide arduratsua eta errespetuzkoa bermatu, ingurune seguru eta positiboa sortuz.

ETXEAN
• Saioetan ikasitako abestiak eta errezitatuak eguneroko bizitzan txertatzea.
• Haurtxoen erantzunei arreta jarri eta baloratzen ikasi.
• Hitzik gabeko inprobisazio erritmiko eta melodikoak komunikazio bide berriak irekitzen
ditu.
• Saioetan ikasitako tonua eta erritmoak errepikatzea.
• Jolasa erabiliz koordinazioa eta musikarako sentsibilitatea bultzatzea.

GARRANTZITSUA
• Isiltasuna eta entzute aktiboa zaindu.
• Begi-harremana eta taldeko elkarreragina garrantzitsua da.
• Saioak benetako musika-esperientzia dira, ez entsegu hutsa.
• Umeen erantzun musikalak zaindu eta baloratu.

MUSIKA TAILERRA (4-5 urte)

Ordubeteko bi saio astero.

Haurren lehen harremana musikarekin. Jolasa, mugimendua eta soinu txikiak erabiliz,
sormena eta adierazpena garatzen dituzte.

HELBURUAK
• Musika komunikazio eta adierazpen tresna gisa erabiltzea.
• Entzumena, erritmoa eta ahotsaren erabilera lantzea.
• Perkusio txikiko instrumentuak eta dantza txikiak ezagutzea.
• Norbere konfiantza, elkarlana eta errespetua sustatzea.

MUSIKA HIZKUNTZA 1.MAILA (LH1-LH2)

Ordubeteko bi saio astero.

Musika-teoriaren lehen urrats sendoak. Partiturak irakurtzen eta interpretatzen ikasten
dute, txirularekin, ahotsarekin eta perkusioarekin.

MAILA HONEN BEREZITASUNA
• Instrumentuen saio errotatiboak, hainbat tresna probatzeko (akordeoia, trikitixa, pianoa,
gitarra).
• Instrumentu bat hautatzeko aukera baina ez derrigorrezkoa.

HELBURUAK
• Pentagrama eta notak kokatzea.
• Erritmo eta melodia eskemak barneratzea.
• Ahotsaren erabilera eta gorputz-mugimendua koordinatzea.
• Inprobisazioa, arreta eta memoria lantzea.

MUSIKA HIZKUNTZA 2. MAILA (LH3-LH4)

Ordubeteko bi saio eta instrumentuko ordubeteko saioa astero.

Astero bi saio + instrumentuko saioa. Aurreko edukiak finkatu eta praktikara eramaten dira.

HELBURUAK
• Musika-kontzeptuak instrumentura eramatea.
• Talde-musika eta banakako interpretazioa uztartzea.
• Diziplina eta gozamena batera lantzea.
• Norberaren instrumentuarekiko ardura eta zaintza.

MUSIKA HIZKUNTZA 3. MAILA (LH5-LH6)

Ordubeteko bi saio eta instrumentuko ordubeteko saioa astero

Azken urratsa Lehen Hezkuntzan. Musika-hizkuntzan sakontzen dute eta
instrumentuarekin finkatzen dute.

HELBURUAK
• Irakurketa erritmikoan arintasuna lortzea.
• Musika-memoria eta praktika instrumentalaren bidez teoria sendotzea.
• Giro atsegina eta talde-grina sustatzea.

Maila hau bukatzean, ikasleek aukera dute beren instrumentuarekin jarraitzeko edo talde-perkusio eta abesbatza jardueretan parte hartzeko.

MUSIKATU D.B.H.

Saioen maiztasuna eta iraupena behin taldea osatuta adostuko dira.

Ikasleen kontaktua guztiz praktikoa da: gorputz-perkusioa, perkusio instrumentala, dantza,
kantuak eta talde-formatuak.

HELBURUAK

• Taldean jotzen ikasi eta gozatzea.
• Perkusiozko tresna berriak ezagutzea.
• Estilo ezberdinetan entzumen aktiboa lantzea.
• Jendaurrean jotzea eta barne-entzunaldiak egitea.
• Talde-sormena eta koordinazioa garatzea.