Nortzuk Gara

ZERGATIK AUKERATU?

Txaramela Musika Eskola 2003an sortu zen, San Nikolas Ikastolako Arene Azpi Musika
Eskolari jarraipena emateko eta eskaintza zabalago bat sortzeko. Hasieratik izan dugu
helburu euskarazko musika hezkuntza gertukoa eta kalitatezkoa eskaintzea, gure ohiturak eta kultura musika klasikoarekin zein beste estilo askorekin uztartuz. Guztia beti giro alaian eta hurbilean.

 

Ikasleei transmititu nahi dizkiegun balore nagusiak dira errespetua, adiskidetasuna,
elkartasuna eta talde-lana. Guzti hauek musikaren bidez esperimentatuz, haurrek sormena, konfiantza eta zoriontasuna garatzen dituzte, beren norberaren garapen prozesuan bidelagun ditugularik.

 

Txaramelan musika bizitzeko modu berezia eskaintzen dugu: gertutasunez, maitasunez eta profesionaltasunez. Gure helburua da haurrek eta familiek musikarekiko grina partekatzea, ikasteko eta gozatzeko giro atsegin batean.

Ikasleen garapen osoa bermatuko duen lan-erritmoa mantentzen zein lan-espazio atsegina sortzen saiatzen gara, eurak etxean bezala, lasai eta eroso, sentitu daitezen.

Gure hezitzaileen lan-taldea esperientzia zabala duten profesional adituek osatzen dute. Gure lana maite dugun langile-talde konprometitua gara.

Umeak gureak bailitzan zaintzen ditugu. Ume zoriontsuak hezitzea dugu gure eguneroko helburua.

GALERIA