
AURKEZPENA
Uda Musikala ekintzarekin jolaserako eremu bat eskaini nahi dugu non, musika izanik komunikazio bidea, umea eta taldea diren benetako protagonistak. Musika arlo sortzaile-artistiko ezberdinetan garatuko da:
-Musika eta mugimendua koreografiak eta antzezpenak landuz.
-Gorputz perkusioa (taldearekin koordinatuz eta bakarkako erritmoak landuz)
-Kantu tailerra
-Orkestrazioak ohizko eta ez ohizko musika tresnekin.
-«Music mind games» metodoaren erabilera. Metodo dibertigarria non jolasen bidez musika hizkuntzan murgiltzeko aukera izango dugu.
-Eskulanak (buztina,pintura…)
-Kantu grabaketak eta bideo sorkuntza
-Ipuin musikalak, kamishibaiak ezagutu…. musika baliabide ugari erabiltzeko aukera.
NORI ZUZENDUA
San Nikolas Ikastolako umeei zuzenduta 4 urtetik 10 urtera
UDALEKUEN IRAUPENA
Aste beteko hiru txandako iraupena izango du eta aste bakarrera edo eta hirutara apuntatzeko aukera emango da.
Ordutegia:9:00-13:30
ASTEAK
1-Ekainaren 28tik uztailaren 2ra
2-Uztailaren 5tik 9ra
3.Uztailaren 12tik 16ra
ASTE BETEKO PREZIOA : 85€ Astea
ORDUTEGI ZABALA
Familien beharrizanetara moldatzeko nahian 8:30etan sartzeko eta 14:00etan irtetzeko aukera emango da
Aukera honek asteko prezioari 20€ gehituko zaizkio