
GABONETAKO ENTZUNALDIA HH3ko MUSIKARIAK
GABONAK HELDU ZAIZKIGU!!!!!!
Eta urtero lez, geurean , Txaramela Musika Eskolan, honako egunok musikaz eta kantuz jantzi nahi ditugu. Horregaitik , abenduaren 18an gure musikari gazteen entzunaldira gonbidatzen zaituztegu.
Haur hezkuntzako lonjan ospatuko dogu aurrekoan bezala: 11.30 etan HH3ko umeak ikusteko aukera izango duzue.
Beraiek ilusio eta magia handiz bizi dituzte Gabonak , eta gogotsu lan egin dute zuoi, ikaskideei eta Olentzerori kanta sorta polita eskeintzeko. Artista handiak dira eta izugarri ondo egingo dutela jakin badakigu!
Beraz , bertan itxarongo zaituztegu!
Gabonak ere musikaz blai bizi ditzagun.
Zorionak eta Urte Berri On Danori!