MUSIKAREKIN JOLASEAN
MUSIKA FAMILIAN

GURE FILOSOFIA
Edwin Gordon pedagogoaren musika irakaskuntza teorian oinarritutako saioak dira. Bere teorĂa (MLT) ama hizkuntzarekin gertatzen den moduan musika belarritik hasten den bizipenean oinarritzen da.
Gure helburu nagusia bizitzaren hasieratik haurren pentsamendu musikala garatzea da, usika entzun, musika ulertu eta musika eginez.
Musika hizkuntza bezala ikasten da, modu naturalean eta aktiboan eskeintzen da ahotsaren bidez, honako hau baitugu gizakion musika tresna nagusia.
Haurrak zentzua atera dezakeen eredu aberats eta bizigarri bat eskaintzen duen ingurune batean murgiltzea beharrezkoa da. Horregatik, haurraren familia eta gizarte-ingurunea musikalki aberastu nahi dugu, musika bere mundu hurbileneko zati iraunkor bat izan dadin.
Haur guztiek musika jardueretan ikasteko eta parte hartzeko gaitasuna dutela uste dugu eta bakoitzak bere erara eta erritmora egiten du .
Berezko gaitasunean inbertitzen dugu eta berez sortzen diren lorpenak ospatzen ditugu.
Isiltasunak balio handia du eta sortzen diren espazioetan, haurrek erantzuteko aukera dute. Erantzun horiek bildu eta ospatuko ditugu, musika komunikazio bide bat sortuz.
GURASOEK KLASEAN EGITEN DUTENA
Abestiak eta errezitatuak ikasi,gero etxean umeei abestu ahal izateko.
Umeei beren kabuz erantzuten utzi, lagundu, eta bultzatu erantzun musikalak sortzen.
Umeekin jardueretan parte hartu.
Umeen jokabideak errespetuaren oinarrizko arauak betetzen dituela ziurtatzea.
GARRANTZITSUA
Isiltasuna eta arreta mantendu.
Irribarre egin eta umeekin begi-harremana euki elkarrekin jarduerak egiterakoan.
Ez egon behartuta musika emanaldi bat egitera.
Onartu zure haurraren ikas-erritmoa eta erantzunak.
Ez behartu haurra zerbait egitera.
Gelatik atera umea klasearen garapena oztopatzen badu.
Gidatu haurra klaseko errituak ulertzera.
ETXEAN
Saioetan ikasitako abestiak eta errezitatuak erabili haurren eguneroko jardueretan sartuz.
Haurtxoen musika-erantzunei arreta jarri eta baloratzen ikasi.
Hitzik gabeko inprobisazio erritmikoa eta melodikoa erabili komunikazio bide berri bat sortuz.
Errepikatu saioetan ikasten diren eredu tonalak eta erritmikoak.
Haurra jolasaren bidez musikarekin koordinatzera bultzatu.