NIRI BURUZ
Gitarrako irakaslea. Algortan jaioa 1969an. Musika ikasketak Algortan bertan hasi zituen 7 urte zituela. 1985ean hasten da gitarra jole izateko formakuntzarekin, gitarra klasikoko titulua lortuaz Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Kontserbatorioaren eskutik.
1992tik gaurdaino gitarra klasiko eta akonpainamenduko klaseak ematen ditu Soinun, Algortako Musika Eskola pribatu dena. Gainera, duela bost urtetatik hona, bertako ikasleek osatutako orkestra zuzentzen du beste lankide batekin.
1999an hasten da bere ibilbide pedagogikoa San Nikolas Ikastolan (Algorta, Getxo), gitarra, akonpainamendu eta ganbera-musikako irakasle bezala.
