JOSEBA

NIRI BURUZ

Gernika-Lumo jaioa 1979an, Musika munduan, familian, aurrekariak zituen gaztetxoa. Hasiera batean trikitixa munduan Panderoa ikasiz murgildu bazen ere, laster egin zuen salto Soinu Txikira 1992an, Roberto Etxebarria irakasle izan zuelarik. Ordutik formakutza handitu asmoz, irakasle gehiago ere izan ditu, hala nola; José Agustín Barandiaran (KORRONTZI), Xabi Aburruzaga eta Iñaki Zabaleta handia tarteko.

Ibilbide luzea du Trikitixa Irakasle bezala, orain 12 Urte hasi zen Bilboko Karmelo Ikastolan (Santutxu), Xabi Aburruzagarekin batera.

Ordutik, Gernika, Urduliz, La Quadran, eta Getxon soinu txikiaren xarma zein den erakusten dabil.

Euskal Herrian plazaz-plaza ibili den plaza Gizona dugu. Dena den, Euskal herritik hat dauden plazetan ere jotzeko parada izan du: Irlanda, Katalunia eta Bretañako Jaialdietan. Disken grabaketa batzutan ere jarri du bere aletxoa, Xabi aburruzaga eta Iñaki Zabaletarekin  batera.

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.