Eva - Txaramela

EVA

NIRI BURUZ

Musika-hizkuntza, piano eta alboko flautako irakaslea. Bilbon jaio zen musikaz jantzitako senitarteko giroan, eta bere musika ikasketak oso goiz hasi zituen pianoa izanik bere lehen instrumentua Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Kontserbatorioan. Zenbait urte beranduago, bere formakuntza handitzen du Getxoko Andrés Isasin, alboko flautako Erdi Mailako titulua lortuaz Juan Crisóstomo de Arriaga Erdi Mailako Kontserbatorioaren eskutik. Aipatutako instrumentuez gain, gitarra, bibolina eta perkusio txikiko instrumentu anitzekin kontaktua mantentzen du.
Ibilbide luzea eta esperientzia zabala du arlo pedagogikoan: ikasketa arautu zein ez arautuko irakasle 1981etik, azterketa libreetarako prestakuntza eta San Nikolas Ikastolan irakasle 1993tik. Basauriko Udal Musika Eskolan eskolak eman ditu, eta baita Elorrioko Garamendi’tar Musika Eskolan ere.  

Bere formakuntza jarraituan nabarmendu ditzakegu, besteak beste, musika-hezkuntzako ikastaro anitz, kantu ikastaroak, koilara-perkusioko ikastaroak, eta perkusioaren bitartez adimen anitzen garapena bideratzea helburu duen BAPNE metodoari dagozkion ikastaroak.

Irakaskuntza lanak musikarekin erlazionatutako beste zenbait ekintzarekin uztartu ditu: Zorzabalbere flauta duoa, Jazzte Borrazzte Band-eko kide urte askotan, eta San Antonio de Iralabarriko koraleko flauta jole eta abeslari.

Musika munduko hizkuntza da.

Eva

GALERIA

CONTACTO

  • MARTES DE 11:00h A 12:00h.
  • JUEVES DE 11:00h A 12:00h.
  • TELÉFONO 665719549

BIDAL IEZADAZU MEZUA

Please prove you are human by selecting the Flag.

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.