Description
0-6 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT NAGUSI BATEN LAGUNTZAZ.
Edwin Gordonen musikari eta pedagogoaren teorian oinarritutako musika saioak dira non helburu nagusienetariko bat pentsamendu musikala garatzea den.
Musika modu naturalean eta aktiboan eskaintzen da ahotsaren bidez, honako hau baitugu gizakion musika tresna nagusia.
Saio bakoitzean errezitatuak, metrika eta era musikal askotako abestiak proposatuko dira. Hitzak indarra galtzen du eta hitzik gabeko lanak ere garrantzia edukiko du, isiltasun momentuak sortuz.
Familien parte hartze aktiboa funtsezkoa izango da, haurrentzako eredu baitira. Arreta jarri beharko dute, isiltasuna mantendu, haurrei irribarre egin, etab. beti ere kontaktu bisuala mantenduz.
Txikien erantzunak onartzea eta askatasunez erantzutera bultzatzea izango ditugu helburu.
NOIZ: MAIATZAK 10 ZAPATUA GOIZEKO 12:15etan
NON: DURANGOKO PLATERUEN PLAZA 1 6.BULEGOA
Reviews
There are no reviews yet.