Gernika-Lumo jaioa 1979an, Musika munduan, familian, aurrekariak zituen gaztetxoa. Hasiera batean trikitixa munduan Panderoa ikasiz murgildu bazen ere, laster egin zuen salto Soinu Txikira 1992an, Roberto Etxebarria irakasle izan zuelarik. Ordutik formakutza handitu asmoz, irakasle gehiago ere izan ditu, hala nola; José Agustín Barandiaran (KORRONTZI), Xabi Aburruzaga eta Iñaki Zabaleta handia tarteko.
Ibilbide luzea du Trikitixa Irakasle bezala, orain 12 Urte hasi zen Bilboko Karmelo Ikastolan (Santutxu), Xabi Aburruzagarekin batera.
Ordutik, Gernika, Urduliz, La Quadran, eta Getxon soinu txikiaren xarma zein den erakusten dabil.