UDAKO OPORRAK HELDU ETA ZER EGIN INSTRUMENTUAREKIN?

TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

UDAKO OPORRAK HELDU ETA ZER EGIN INSTRUMENTUAREKIN?

Azken eskolak eta entzunaldiak bukatzear daudela, udako oporretan baino ez dugu pentsatzen. Zereginik gabeko bi hilabete oso izango ditugu aurretik… edo baliteke zereginen bat edo beste izatea?

Gure entzunaldien bukaeran esan ohi dugun moduan, argi daukagu deskantsua merezi dugula, ikasturtea luzea izan delako eta gogor ekin diegulako ekintza guztiei. Gauza guztietaz deskonektatuko dugu egun batzuetan, bai, baina ez bi hilabeteetan; ez dugu gure instrumentua horrenbeste denboraz bere kaxa edo funda barruan utziko.

Jakin badakigu zaila egiten zaigula udan motibatzea eta jotzea. Eguraldi ona, irteerak, lagunak… planak ugariak dira eta hauetan ez da sartzen ikasturtean ikasitakoari errepaso bat ematea.
Hala ere, argi dugu momentu egokiren bat edo beste topa dezakegula.

Helburu batzuk finkatzea garrantzitsua da, hala nola, ikasturtean ikasitakoa hobetzea, kantak memorizatzea, kanta berriak jotzea… guzti honek izugarri lagunduko digu urrian, Musika Eskolara bueltatzean, ikasturte berriari aurre egin eta martxa behar den moduan hartu ahal izateko.

Udako egunak oso luzeak dira eta egun bakar batean gauza ugari egin ditzakegu, eguzkia hartu, lagunekin egon, jolastu… eta, horietaz gain, instrumentua bere kaxatik ateratzeko tartetxoa aurkitu, goizeko lehen orduan zein iluntze aldera. Antolatzea besterik ez dago!

Ondo pasa oporrak!

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.