MUSIKAREN ONURAK

TXARAMELA MUSIKA ESKOLA

MUSIKAREN ONURAK

Zertan datza musikaren garrantziak gure bizitzan?

Sarritan geure buruari egiten diogun galdera da, baina gehienetan ez dakigu zeintzuk diren musikak  geugan dituen onurak, bereziki bizitzaren urte txikietan.

Jaio aurretik ere, musikak efektu positibo ugari ditu, garapen kognitiboan, mugimenduan , harremantzean, esparru emozionalean zein hizkuntzaren garapenean.

Hona hemen horietako batzuk:

 

1-  MEMORIAREN  GARAPENA

Edozein kantutan melodian eta letran erreparatzen diotenez, entzundakoa gogoratzen eta erreproduzitzen ikasten dute umeek, abesteaz gozatzearekin batera.

 

2-  HIZKUNTZA LANTZEA ETA ADIERAZPEN- GAITASUNA HOBETZEA

Kantu berrien letrek, errimadun silaba errepikakorrak dituztenez, umeari hitz eta soinuak eskuratzen lagunduko  diote, era honetan hiztegia eta hizkuntz- baliabideak handituz.

Azpimarratu beharrekoa da, erritmo bati jarraituz , errezagoa dela esaldi konplikatuak erreproduzitzea.

 

3-  OREKAREN GARAPENA

Erritmoen mugimenduei egokitutako dantzek, umeek koordinazio, espazioaren erabilera , etab,  handiagoa eskura dezaten eragiten dute. Mugitzen ikastea zein inguruan duten espazioaz jabetzea errazten dute.

Musikak umeen gorputz-adierazpena estimulatzen du. Mugimenduak erritmoei egokitzeko baliabide  berriak  erabiltzen  dituzte,  horrela,  euren gorputzaren  kontrol erritmikoa  garatuz.

Musikaren bitartez umeek koordinazioa  hobetu dezakete.

 

4-  AUTOESTIMA HANDITZEA

Kantuak edota dantzak ikasteak, zein instrumentu batekin melodia bat jotzeak umeengan buruzaletasuna pizten du.

 

5-  OSASUNA HOBETZEA

Musikak arnasketa eta bihotz- taupadak koordinatzen laguntzen du. Hori dela eta,  lasaitzea eta erlajatzea bideratzen ditu.

Musikak mina leuntzen du eta sistema inmunologikoa indartzen du.

Melodia alaiak entzuteak sendatze-prozesua errazten du, fisikoki zein psikologikoki.

 

6-  ALDARTEAREN KONTROLA EDO OREKA

Musikak gugan emozioak pizten ditu; lasaitu zein aktiba gaitzake.

Doinu alaiak entzunda, tristurari edota estres handiko egoera bati aurre egin diezaiokegu.

 

Hauek , musikak eskaintzen dizkigun onuretako batzuk baino ez ditugu. Aurrerago helduko diogu barriro ere gai honi.

Bukatzeko , kontuan izan dezagun danok, senide zein irakasleok , musika garrantzia handikoa dela haurtzaroan.

Errefortzu positiboa da danontzat!

Musikak mundu osoko eskoletako bigarren derrigorrezko hizkuntza izatea merezi du!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Txaramela

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan. Guzti hauek, musika eginez sentitu eta zoriontsu izateko grinarekin bateratu nahi ditugu, norbanakoaren garapen prozesuaren alderdi natural gisa.