Galería

Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (6) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (5) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (4) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (3) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (2) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (1) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (30) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (29) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (28) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (27) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (26) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (25) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (24) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (23) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (22) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (21) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (20) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (19) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (18) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (17) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (16) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (15) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (14) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (13) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (12) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (11) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (10) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (9) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (8) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (7)

INSTRUMENTUAK

INSTRUMENTUAK

Instrumentu bati dagozkion ikasketak soilik hautatzeko aukera DBH-n  baino ez da emango.  Ordurarte, instrumentu-ikasketak musika-hizkuntzako ikasketei lotuta egongo dira.
Instrumenturik jo nahi ez duten umeek, ordea, musika-hizkuntzako ikasketez gozatzen jarrai dezakete, instrumentu bat aukeratzea hautazkoa delako,ez derrigorrezkoa.

PIANOA, AKORDEOIA eta TRIKITIXA jotzearen aukerak ez ditu ikasleak lehenengo ikasturtean instrumentua erostera derrigortzen; Musika Eskolak instrumentuak ditu ikasleek praktikatu dezaten, beti ere Ikastola barnean.

Bigarren urtean umeak bere instrumentua euki dezan gomendatzen dugu, egunero praktikatzeak ikasketa prozesuan laguntzeaz gain, motibazioa ere bultzatzen duelako.

Posible zaizuen guztietan, irakasleari ez etortzeen berri ematea eskatzen da, mezu edo email bidez, bai instrumentu zein musika hizkuntzako eskolatan.

jon piano - Txaramela

Jon, Beti bihotzean

Pianoa instrumentu armoniko bat da, hori dela eta, burmuineko ia area guztiak aktibatzeko gaitasuna du, bereziki entzumenari, mugimenduari eta sentikortasunari dagozkion garun-azalak.

Pianoak notak irakurtzea, teklak sentitzea eta beran 88 nota posibleetan zehar atzamarrak eta eskuak mugitzea eskatzen du, jotzen dena arretaz entzutearekin batera, noski. Instrumentu zoragarria da.

Pianoko eskolatan, banakako ikasketaren bidez umearen autonomia lantzeaz gain, taldekako lana ere bultzatzen da, bestelako instrumentuekin eta ahotsarekin elkarlanean arituz, zein lau eskutara (bi pianistek batera) jotzeko obrak landuz.

Musika-irakurketari dagokionez, esku bakoitzari klabe ezberdin bat dagokio (sol eta fa), horrek eskaintzen duen adimenaren garapenarekin. Gainera, musika-estilo ezberdinetako obrak landuko dira, kasuan kasu ikasle bakoitzari egokituak.

guitarra

Gitarra harizko instrumentu bat da, zeinak esku banatan ariketa oso ezberdinak burutzea eskatzen duen. Hori dela eta, gorputz-posizio zuzena eskatzen du obrak modu eragimkor eta erosoan interpretatu ahal izateko.

 

Musika-estilo ezberdinak lantzeak, ikasleek gutxinaka eskuratuko duten errepertorio musikala aberasten du, era honetan, euren burua musikaren ikuspuntutik definitzeko aukera emango dielarik. Dena den, norberaren momentuan momentuko aldarteak musika estilo bat edo beste aukeratzea baldintzatzen du, hori dela eta, eskolatan antzinako konpositoreen zein egungo konpositore modernoen obrak landuko dira.

Joera bi lantzen dira. Batetik, gitarra klasikoa, musika-hizkuntza menperatzea eskatzen duena. Bakarlari gisa errepertorioa eskuratzearekin batera, ikasleek duoak eta trioak jotzen dituzte, eta zenbaitetan Musika Eskolako beste instrumentu batzuekin batera ere jotzen dute.

 

Eta bestetik, garai guztietako musika taldeen kantuen akonpainamendua lantzen da. Honetarako, akorde eta erritmo ezberdin ugari ezagutu eta menperatu beharko dira. Ikasleek kantuen akonpainamenduan maila jakin bat eskuratzen dutenean, gustokoen dituzten kantuak eskatu eta lantzeko aukera izango dute. Izan ere, honek, gogoz ikastearekin batera, musikak eskaintzen dizkigun aukera anitzetaz gozatzera bultzatzen ditu.

 

Xehetasun gisa, aipatu beharrekoa da ezkertia izateak ez duela oztoporik ezta arazorik suposatzen: nahi izanez gero, gitarrari buelta eman dakioke eta hariak lekuz aldatu. Paul McCartney, Phill Collins eta Mike Olfield, besteak beste, ezkertiak dira eta esan bezala jotzen dute gitarra.

triki

Trikitixa, jatorri italiarra duen botoidun  akordeoi diatonikoa da. Euskal herrian erabilia izan da XIX. mendeaz geroztik, azken urteotan emonik intrumentu honen gorenaldia.

Trikitixak hartu izan duen errepertorioa nagusiki euskal dantzei lotutakoa izan den arren, egun, influentzia, estilo eta forma ezberdineko musikak hartzen ditu, etengabeko eboluzioan dirauelako eta hauek praktikan jartzeko esparru berriak eskaini zaizkiolako.

Doinuera osodun intrumentu bat da, txikia eta erabilgarri zein eramangarria, honek, kaleetan zehar jotzeko instrumentu ezin hobea bihurtzen duelarik.

HELBURUAK

  • Posizio egokia eskuratzea instrumentua jotzerako orduan.
  • Instrumentuaren soinu-ezaugarriak ezagutzea.
  • Ikasleek instrumentuari dagozkion oinarrizko ezagutzak eskuratzea, lehenbailehen mailaz-mailako ikasketa prozesua garatu dadin.
  • Musika-estilo ezberdinetako kantuak lantzea eta ikastea, geure ingurukoei tarte berezia eskainiz.
  • Jendaurrean interpretatzeko gaitasuna garatzea.
  • Motibazioa handitzea akatsak zuzentzearekin batera.
  • Ikaslearengan autokritikaren ardura sortzea.
  • Ikastola barneko zein ikastolatik kanpoko emanaldi ezberdinetan parte hartzea, ahal den heinean noski.
natali - acordeon

Akordeoia instrumentu polifoniko bat da: malodia bat baino gehiago aldi berean interpretatzeko aukera ematen du. Instrumentu honekin, ikasleak bere musika-trebetasunak, fisikoak zein adimenari dagozkionak, garatzeko eta indartzeko aukera izango du, estilo, erritmo eta folklore ezberdinetako interpretazioak lantzearekin batera (folk musika, musika klasikoa, swing, samba…).

Akordeoiko eskolatan ikasle bakoitzaren beharrizanak asetzen saiatzen gara, helburuak ume bakoitzari era berezian moldatuz.

Akordeoi joleek musika eskolako bestelako intrumentuekin edota musikari taldeekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute: pianoa, musika-hizkuntzako ikasle taldeak, perkusioa, trikitixa, xilofonoak….

Ikasturtean gauzatuko diren emanaldietan parte hartzeaz gain, akordeoiko ikasleek Arrasaten urtero abenduan burutzen den Gipuzkoako Akordeoi Jaialdian parte hartzeko aukera izango dute. Interprete txiki hauentzat aukera aberasgarri eta paregabea!

HELBURUAK

  • Musika egiteaz eta taldean jotzeaz gozatzea.
  • Norberarengan ikasketa-ohitura eta lan-diziplina sortzea.
  • Estilo eta erritmo ezberdinak barneratzen dituen errepertorioa garatzea (vals, biribilketa, swing, samba, musika klasikoa…).
  • Akordeoiaren hauspoa zein eskaintzen dituen soinu-aukera guztiak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Musika-giro atsegina sortzea, non ikasleak, era mailakatuan, bere kritika propioa gauzatuko duen, gaitasun hau ikaskide eta irakasleekiko entzumen aktiboarekin batera garatuz.
  • Jendaurrean bai autokontrola bai egoera menderatzea lortzea, taldean zein bakarka jotzerako orduan.
flauta

Alboko flauta haizezko egurrezko instrumentu melodiko bat da, kasuan kasu erabilitako materiala edozein delarik ere. Hasiera batean egurrezkoa, hezurrezkoa, beranduago metalezkoa (alpakazkoa), plastikozkoa…izan zen, XIX. mendean emanik instrumentuaren lanketa eta hobekuntza, jatorrizkoari zulo gehiago eta giltz-sistema sofistikatu bat egokituz.

Hiru atalez osatua dago, burua, gorputza eta oina, desmuntatu eta kutxatil eramangarri batean gordetzen direnak.

Ahotsaren funtzioari gehien hurbiltzen zaion instrumentua da. Soinua igortzerakoan, diafragmaren lanketa sakona egiten da eta birika-ahalmena ere handitzen du.

OHARRA: Alboko flauta ikasteko eskaintza LH5.mailatik aurrera ematen da, ikasturte hau barne.

HELBURUAK

  • Taldekako musika gozatzea, armoniarekin jolastuz ahots ezberdinak bateratzean.
  • Norberaren soinua biltzea eta horretan ikertzea.
  • Entzumena hezitzea instrumentuaren afinaziorako erreferentzia puntu naturaltzat.
  • Beste melodia batzuk entzuten ikastea eta norberarena hauekin bateratzen jakitea, soinu oso bakar bat sortuz.
  • Musika noranahi eramatea, partiturarik gabe; era honetan, musikariaren irudia izaera natural gisa agertuz eta indartuz.
  • Era guztietako musika estiloak lantzea eta garatzea.
  • Artikulazio ezberdinen erabilera menderatzea, fraseatzea ondo gauzatzearekin batera.
  • Alboko flauta jotzea, zoriontsuago sentitzeko baliabide zoragarri moduan ulertzea.

ABESBATZA ETA MUSIKOTERAPIA

Eskolako abesbatza, umeari musikarengana era jostagarri batean hurbiltzeko aukera ematen dion jarduera bat da. Bertan, denbora eta espazioa elkarbanatzen dute, musika hizkuntz zein adierazpen-bide gisa erabiliz.

 

HELBURUAK

    • Umeengan musikarekiko maitasuna sustatzea.
    • Musikaren baitan kalitatezko aisialdi-ekintza bat aurkitzea.
    • Musika estilo ezberdinak ezagutzea.
    • Harremantzea eta taldean lan egitea.
    • Ardurazko eta elkarlanezko ohiturak sustatzea.
    • Umeen musika-trebetasunak garatzea.
    • Ahotsa musika-instrumentu gisa ezagutzea.
    • Entzumen aktiboa garatzea.
    • Euren ahots-ezaugarrietara moldatutako errepertorio aberats bat eskuratzea.

 

NORI ZUZENDUA

Musika Eskolako 6 eta 12 urte bitarteko umeei, zein Musika Eskolan ez egonda,musikarekin lehenbiziko harremana izan nahi duten adin bereko umeei  zuzendua. Ikasleek bi entzunaldi burutuko dituzte ikasturtean.

Zer da musikoterapia?

“Musikoterapia, musikaren edota honen elementuen (soinua, erritmoa, melodia eta armonia) erabilera da, komunikazioa, ikasketa, mugimendua, adierazpena, antolaketa zein beste edozein helburu terapeutiko lortzeko, sustatzeko edo bideratzeko prozesuan, honen bidez beharrizan fisiko, psikiko, sozial, emozional eta kognitiboak asetzeko, beti ere musikoterapeuta aditu baten eskutik. Musikoterapiak, ahalmenak aurkitzea edota zenbait funtzio leheneratzea du helburu, norbanakoak egituraketa intra- zein interpertsonal hobea eta, ondorioz, prebentzioa eta tratamenduaren bidezko bizi-kalitate hobea eskura ditzan.”

 

(World Federation of Music Therapy)

 

Musikoterapia, terapeuta-paziente arteko lotura sortzean oinarritzen da (paziente bakarra zein talde bat izan arren), musika bitartekari gisa erabiliz, bigarrenaren beharrizan fisiko, emozional, psikiko, sozial eta kognitiboetan aldaketak lortzeko helburuaz.

Musikoterapia EZ da musika egitea edo jotzea, ezta instrumenturen bat jotzen ikastea ere, baizik eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatzea musika izanik prozesu honen lan-tresna nagusia eta komunikazio-bidea. Ez da musika hezkuntza, ezta denborapasa bat ere, eta ez da edozein musikari edo musika-zalek bideratu dezakeen zerbait, musikoterapeuta adituek soilik landu dezaketen praktika bat baizik.  

Gure eskaintzaren bitartez, beharrizan fisiko zein hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten Ikastolako umeei ateak zabaldu nahi dizkiegu.

Aipatu beharrekoa da, musikoterapia diziplinarteko terapia bat izatera zuzendua dagoela, bestelako ohiko terapiekin guztiz bateragarria izanik (psikologia, fisioterapia, medikuntza, etab.), eta, halakorik izatekotan, hauei buruzko ezagutza eta informazio-trukea eskatzen du, prozesu musikoterapeutikoa aberasgarriagoa izan dadin.

Saioak banakakoak zein taldekakoak izan daitezke, pazienteen beharrizanen arabera. Era berean, saioen iraupena kasuan kasu zehaztuko da. Prozesu musikoterapeutikoak ez du zertan ikasketa-egutegiarekin bat etorri behar: pertsona bakoitzaren prozesuak iraupen ezberdina du, saioek aurrera egin ahala zehaztuko dena. Ikasketa-egutegiak ez ditu prozesu terapeutikoaren hasiera eta amaiera mugatzen.

Txaramelari Buruz

Ikasleei helarazi nahi dizkiegun baloreen artean goraipatzen ditugu, besteak beste, errespetua, adiskidetasuna, elkartasuna, talde-lana eta diziplina oinarrizko lan-tresna moduan.

         

Galería

Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (6) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (5) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (4) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (3) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (2) Arrasteko Akordeoi Jaialdiak 2017 (1)

Harremanetan jar zaitez



Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.